Itxaropen handiak

img

Gerdau ilusio handiz emango dio hasiera denboraldi berriari. Gure kadete Euskal Ligako neskak aurreko denboraldian lortutako emaitzak berdintzen saiatuko dira, naiz eta aurtengo helburuetariko bat astero-astero lana eginez partidu bakoitzean haztea izango da.

Gerdau iragarpen guztien kontran Euskadiko txapelduna bihurtu zen F4 historiko batean. Aukera gutxirekin iritzi ziren, baina saskibaloi honenera jokatzea lortu zuten eta finalera iritzi ondoren Gernikari garaitu zioten. Luis eta bere neskak txapelketa estatalera joateko aukera lortu zuten, baina han ezin izan zuten 2013/2014-ko denboraldian lortutakoa errepikatu eta lehenengo fasean kanporatuak izan ziren.

Aurreko denboraldiarekin konparatuz, taldeak aldaketa asko jasan beharko ditu, bakarrik 5 jokalari jarraituko bait dute eta Luis Aguirrek, aurreko denboraldietan finkoa zena, junior femeninoko taldea zuzentzera pasako da. Txapelketei hasiera emateko, aldaketa garrantzitsu hauen ondorioz lan extra bat suposatuko zaio taldeari.

Elikuko 5 jokalarik, infantil kategorian Euskadiko txapeldunak izandakoak osatuko dute taldea. Kirol proiekzio oso nabarmena izan dezaketen jokalariak dira, baina lana handia egin beharko dute maila berriari ongi egokitzeko.

Xubik eta Jesusek taldea zuzenduko dute. Aurreko denboraldian Elikun egindako kudeaketak bikainak izan ziren. Hauei ezker, Galizian ospatutako txapelketa estatalean, parte hartze liluragarria izan zuten. “Jefea” eta bere “Itzala” Euskadiko txapelketara bueltatuko dira, maila hezigarri baxuagotan hiru urtetan lan gogorrari jarraipena emanez.

Taldea hurrengoko modura egongo da konfiguratuta:

BASEAK: Ainhoa Zuazolazigorraga, Alaitz Ezama, Maite Merketegi

HEGALEKOAK: Garazi Aranburu, Ane Zubizarreta, Alazne Lizundia, Nerea Soraluze

PIVOTAK: Ana Ugarte, Maddalen Sudupe, Miren Ezama

Klubaren talde guztietan bezala, zabalik egongo dira ateak hazten jarraitzeko gogoak dituzten jokalariendako baina batez ere honetarako lana egiten dutenentzat.

Lana betidanik egon da sarituta Iraurgin.

Seguru zoriontasun asko emango dizkigutela.