Errotaundi F4-ra begiratu nahi du.

img

Gure “sénior provincial”-ak denboraldi berria hasiko dute.

David Rodríguez zuzenduko duen taldeak jadanik martxan dago eta aurten denboraldi berri eta zorrotzari egin beharko dio aurre “provincial” kategorian. Aurreko denboraldian Errotaundi ez zuen talde erregularra izatea lortu, lehenengo buelta gogor mantendu zen etxean baina bigarren bueltan taldearen errendimendua jaitsi egin zen, eta bere Landeta kiroldegia gotorlekua izateari utzi zuen. Etxetik kanpo arazo ugari izan zituen irabaziak gehitzeko eta horrek sailkapenean poztu on baten egoteak baldintzatu zuen. Nahiz eta taldearen kalitatea ona izan, esperientzia falta erabakigarria izan zen partidu askotan.

Denboraldi honetarako taldeak ez ditu aldaketa asko jasango. Imanol Altuna eta Mikel Arrieta taldea utziko dute. Javi Olano ez da Urtarrilarte prest egongo Herbeheretan Erasmus dagoelako.

Aitor Oteiza eta Amets Amubieta junior taldetik igo egingo dira eta izugarrizko intentsitate eta freskura kanpo jokora emateko.

Taldea hurrengo modura egongo da osaturik:

BASEAK: Amets Amubieta, Jon Uria

HEGALEKOAK: Aitor Oteiza, Ramón Girón, Mikel Iriarte, Julen Etxaniz

PIVOTS-AK: Jon Larrañaga, Julen Zabarte, Ander Beobide, Jokin Gurrutxaga

Davidek planteatu duen helburu nagusia indibidualki eta kolektiboki hobetzea izango da, prisa barik baina pausa barik aldi berean. Argi duena, garaipenak normalean egindako lanaren ondorioak direla da, bai entrenamenduetan eta bai eguneroko lanean, eta honekin kirol arrakastak lortuko dituela. Taldearen hobetzeko tartea oso handi da, baina esfortzuaren %100 behar-beharrezkoak izango dira hazteko. Maila oso zaila da, esperientzia asko duten taldeekin, asmo handiko helburuak ezartzea oso arriskutsua izan daiteke baina saiatu beharra dago.

Irailak 19an larunbata, Arrasaten hasiko da denboraldia M.Unibertsitatearen kontra. Irailak 26an, taldearen lehen konpromisoa iritsiko da tokikoen bezala Donosti Dolphins kontra.

Animo guztioi!!!!