SAN VIATOR 40 – 65 GERDAU ISB

img

EUSKAL LIGAKO lehenengo jardunaldia (2015-16) Gasteizko San Viator eskolaren kontra izan zen. Bi laurden onak partidu osoa libratu zuten.

Easo txapelketaren ondoren, non gutxitik gehiagora joan ginen, defentsan oldarkortasun gehiago eta erasoan erabakiak hartzeko orduan hobekuntza nabarmen bat espero genuen, batez ere zenbakizko nagusitasunean. Hala ere lana egiteko prest gaude eta seguru taldeak egingo duela. Denboraldia oso luzea izango bait da.

Partidua hasieran ona izan zen Gerdau taldearentzat. San Viatorreri saskiraketak egitea asko kostatzen zitzaien eta gureak aldiz, transmisio handiekin eta irakurketa onekin, saskiraketa erlatiboki errazak sartzea lortu zuten. 4-18ko partziala Gerdaurentzat.

Bigarren laurdena txarrena izan zen. Sanvik 13ko partziala sartu eta 13-10ko partziala irabazi zuen. Barne jokoa izan zen min handiena eragin ziguna laurden honetan. Gure biko saskiraketak paretan markatzeko modukoa izan ziren, oso erabaki txarrak hartu genituen bukatzerako orduan. Bi hirukoitza izan ziren tokikoen emaitza parekatzea saihestu zuena. 17-28 atsedenaldira.

Erasoaren aldetik, hirugarren laurdena ona izan zen. Uztaia erraztasunaz ikusi genuen eta 24-12ko partziala lortu genuen. Baina defentsa ez zen taldearen bertuterik onena izan. Falta pertsonal gehiegi egin genituen nahiz eta Sanvik ez zituen hauek aprobetxatu (2/11 TL). Jokoaren aurpegi honetan hobetu beharra dago, errebotea ondo ixtea zintzilik daukagun ikasgaia da.

Erasoen hanka-sartzeak, azken laurdenean emaitzan justu-justu ibiltzea eragin zuen. Hanka-sartze hauek errebote defentsiboan egindako lan guztia kaleretik behera bota zuen, 7 bigarren aukera ezin dira alferrik galdu. Hala ere +25ko diferentzia lortu genuen, lehen jardunaldian garaipena lortuz.