GLUAL HYDRAULICS ISB 65 - TABIRAKO BAQUE 63

img

Azken unean lortutako garaipen baten hasi du denboraldia Esukal Ligako junior mutilen taldeak.

Oso ondo hasi zuten partidua mutilek, 8-0 partzial bat lortuz 2 minututan baina hortik aurreara gauzak erabat aldrebestu zitzaizkien. Durangoko taldeak defentsa gogortu zuen, honek azpeitiarren joko erritmoaren moteltzea ekarri zuen eta honekin batera beherakada izugarria.

Tabirako taldeak 3-19 partzial bat sartzea lortu zuen, gauzak honela, etxeko taldea berriz ere serio laneak jarri eta defentsa gogor batean oinarrituz berriz ere partiduan sartu zen, 2. Laurdena oso lehiatua izan zen eta azken huneko saskiraketek eman zieten abantaila pixkat Durangoko taldea, atsedenaldian 28-32.

3. laurdena ere 2.aren ildo beretik joan zen, gero eta gehiago kostatzen zen saskiraketak lortzea eta partidua oraindik eta gehiako estutu zen, baina azken uneako 3ko jartiketa bat medio, 43-46 amaitu zen 3. Laurdena.

Dena azken laurdenean erabaki zen, azpeitiarrak patidua irabzteko nahiak bultzatuta markagailuan abantaila hartzea lortu zuen 55-48 4 minuturen faltan. Durangarren ordea ez zuten amore eman, partiduaren emaitzari buelta emanez, azken segunduko saskiratze bat eta jaurtiketa libre baten ostean, garaipena azpeitiarrek lortu zuen 65-63.

Hurrengo partidua, irailaren 26an, Fundacion 5+11 taldearen aurka, CC Judimendin 12:00tan.

SASKIRATZAILEAK

GLUAL HYDRAULICS ISB (11+17+15+22):

Sudupe (2), Andoni (-), Jon Ander (3), Elorza (5), Ignacio (0), Astigarraga (23), Markel (0), Zabarte (16), Alain (5), Mikel (0) eta Aimar (11).

TABIRAKO (16+16+14+17):

Calle (4), Arizmendiarreta (6), Uriarte (6), Enriquez (0), Astigarraga (9), Mendibe (22), Arriaran (4) Moran (3), N’Dong (-), Marcos (5) eta Soloeta (5).