Txikerra tituluarekin eginda

img

Iraurgiko errendimendu infantilek Urdanetan ospatzen den txapelketaren hirugarren edizioan parte hartu dute. Zarautzen kontrako final zail baten ondoren irabazleak izatea lortu zuten.

A taldearen parte izanda, liga erregularrean jokatutako jardunaldiak ez ziren oso konplikatuak izan. Tokikoak ia ezin zuten aurpegia eman lehen partiduan. Gure jokalarien egoera fisikoa oso determinantea izan zen, gainera Txikerrak txapelketa erritmo handiagoa du. Partidu hau, jokalari guztiei minutuetaz gozatzeko eta partidu egoera berriak praktikatzeko aprobetxatu genuen.

Urdaneta 6 – 66 Txikerra

SASKIRATZAILEAK: Egiguren (4), Amiano (2), Aizpitarte (14),Iriarte (8), Aizpillaga (16), Ansorregi (8), Odriozola (12), González, Moto (2).

Bigarren jardunaldian, getxo taldea hobeagoak iruditu zitzaigun eta ondorioz lan gehiago egin behar izan genuen. Getxotarrak askoz ere lehiakorragoak aurkeztu ziren eta uztaia erraztasun handiagorekin aurkitu ahal izan zuten. Gureak erasoan egoki ibili ziren eta horrek emaitzan partidu osoan zehar aurretik joateko aukera eman zigun. Baina azken laurdenean bizkaitarrak hauspoa galdu eta gure erritmoa inposatu genuen. Laurden honetan egindako defentsari esker erasoak nagusitasun numerikoarekin bukatu genituen.

Getxo 23 – 45 Txikerra

SASKIRATZAILEAK: Egiguren, Amiano, Aizpitarte (2), Iriarte (6), Aizpillaga (17), Ansorregi (5), Odriozola (5), González (4), Moto (6).

Zarautzen kontra jokatutako finala oso lehiatua izan zen. Gu lan defentsiboan oso zentratuak egon ginen eta horrek lehen laurdenean korrika egitea aukera eman zigun. Bigarren laurdenean zarauztarrak defentsan ondo kokatu ziren eta ondorioz eraso estatiko asko egitera behartu gintuen. Arintasuna galdu genuen baina hala ere +10ko diferentziarekin joan ginen atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, defentsa egitera behartu gintuzten eta saskiraketak trukatzera dedikatu ginen. Jokoa ikusgarria eta dibertigarria izan zen baina oso ahula defentsaren aldetik, ikusleentzako polita baina desesperagarria entrenatzaileendako. Azken laurdena, nekea presente egonda, errebote defentsiboan eta eraso luzeetan zentratu ginen. Partidua kontrolatu genuen eta sari gabe utzi genituen gure aurkariak.

Finalaren MVPa Joseba Aizpillaga izan zen 32 punturekin.

Txikerra 59 – 45 Zarautz

SASKIRATZAILEAK: Egiguren (2), Amiano, Aizpitarte (3), Azkue (4), Iriarte (8), Aizpillaga (32), Ansorregi, Odriozola (4), González (6), Moto.

Izugarrizko gustua izan da giza oinarri handia egon den txapelketa honetan parte hartzea. Aipatu beharra dago antolatzaileen tratua, ezin da gehiago eskatu. Klubetik parte hartzeko aukera ezkertu nahi dugu (errepika dezala) eta batez ere izugarrizko saskibaloi egunagatik