Geardau garaipen berri bat gehitu du

img

Argi dago denboraldiaren hasierak oso gogorrak direla talde guztientzat. Larunbatean Gerdau eta Tabirakoren arteko partiduan akatsak izan ziren elementu nagusiak.

Bizkaitarrak era egokian hasi ziren jardunaldia eta 0-6ko partziala lortuta tokikoen hutsartea bortxatu zuten. Gureak inongo berotasunik gabe defentsan eta erasoan txisparik gabe salto egin zuten pistara. Hutsartearen ondoren, taldea lanean hasi zen eta defentsan egindako lan ona, pasen defentsan batez ere, berreskurapen asko eskuratzea eragin zuen. Taldea korrika egiten hasi zen eta Tabirakori gainezkatu zion, zein defentsan izugarrizko arazoa zuen. Iraurgiren eraso arintasunari esker, emaitzan urruntzea lortu zuten eta lehen laurdenaren bukaeran +17ko diferentziarekin bukatu zen.

Bigarren laurdenean Gerdau defentsa maila mantendu zuen baina erasoan lasaitasun sintomak emanez. Saskiratzearen batez bestekoak pikutara joan ziren eta gureak uztai azpian aukera argiak huts egiteari zorpetu ziren. Defentsan oso lasaiturik, uztaia behin eta berriz astindu zuten. Tabirako defentsa errekurtso askorik ez zeukatela zirudien eta hauen jaurtiketaren hautaketak ez ziren egokiak izan. Tesitura honekin atsedenaldira joan ziren +21 eta partidua Iraurgirendako epaitua.

Atsedenaldiaren ostean jokoa ez zen asko hobetu, egia esan justu kontrakoa. Saskiratze ez eraginkorrari nahaste defentsiboak gehitu zitzaion, zalantzarik gabeko sintoma taldearen tentsioa desagertu egin zuela. Aldaketak freskotasun gutxi ekarri zuen taldeari eta jardunaldia dinamika aspergarri eta desesperagarria izatera iritzi zen. Tabirako Iraurgiren uhinean zebilen eta honek ez zion ezer berezirik ematen partiduari. Bakarrik azkenengo laurdenean gora etorri zen eta hainbat xehetasun utzi zizkigun.

Batez besteko positiboa garaipenarengatik, baina urrin talde honek txapelketari eman ahal dion mailatik. Aurkariaren ahultasunak ez zien gure jokalariei exijitu maila onenean jolastu. Ikusitakoa ikusita, larunbatean optimistak izan beharko gara, taldea hobetuko da.

Lana egin beharra dago!!!!!