Errotaundi taldearen bigarren garaipena

img
Amets Amubieta

Gure gizonezko Senior Provincialak Azpeitian gehitu zuen bere bigarren garaipena eta sailkapenaren goi aldean mantentzen da. Jardunaldi trabatua izan zen baina atsedenaldirako, Daviden jokalariek partidua apurtu zuten.

Talde donostiarra Azpeitiko kiroldegira ideiekin oso argi iritzi zen. Hasierako saltotik taldea zonan sartu zen Errotaundiren barneraketak saihesteko.

Baloiaren zirkulazioa zonaren kontra ez zen batere ona izan lehenengo laurdenean, gainera jaurtiketetan ez ziren oso fin ibili. Donostiaren defentsak gure jokalariei urduritasuna eragin zien,behar bada ez zutelako hain partidu hasiera gogorra espero. Errebotearengatik lehia oso gogorra izan zen eta bi taldeak lan handia egin zuten honetan. Ia laurdenaren bukaeraraino Iraurgik ezin izan zituen lehi honetan donostiarrak gainditu. Gainera azpeitiarrak ez zeuden fin defentsan eta orekarik eza aurkariei saskiratze errazak lortzea eragin zizkien. Hala ere partziala gurea izan zen 16-22.

Gauzak ez ziren asko aldatu bigarren laurdenean. Dolphins-ak izugarri gozatu zuten euren minutu onenetatik uztaia erraztasunez ikusten zutelako, Davideri gustatuko litzaiokeen baino gehiago. Errotaundiren aldaketak tentsiorik gabe sartzen ziren pistara eta horrek aurkariei timing-a kontrolpean izatea eragin zuen. Dinamika txarra gure jokalariendako, hala ere azken zatian taldeak hobetzea lortu zuen defentsan perfekzioz dominatuz eta erritmoa berriro ere ezarriz. Trantsizio pare batzuen ostean eta saskiratze hobekuntza arin batekin laurdena irabazte lortu zuten(17-13) eta atsedenaldira +8ko diferentziarekin iritzi.

Atsedenaldiaren ostean Iraurgiren minuturik onenak iritzi ziren. Dolphins taldea hasierako txispa galtzen eta erasoan erabaki txarrak hartzen hasi zen. Errebote defentsiboa dominatuz, Erotaundi jardunaldiari erritmo gehiago sartu zion emaitzan diferentzia gehiago handituz. Donostiarrek hasierako esfortzuarekin lurra jo zuten eta ezin izan zuten partiduaren hautsiera definitiboa saihestu. 18-10 partzial gure aldekoa.

Azken laurdenean ez zuen istorio askorik izan. Donostiarrek izugarrizko ahaleginez emaitzan hurbildu nahi zuten baina gureek azken zatiari eutsi egin zioten. Aurreko laurdenetan egindako lana ontzat eman zuten eta jardunaldia arazorik gabe ondo bukatzea erabaki zuten. Bisitarien garaipena azken partzialean 9-10.

Partidu txarra gure jokalariendako ez baitziren beharrezko tentsioarekin irten pistara, eta euren erritmoa jokoan hasieratik inposatzea lortu. Denboraldiaren hasieran gaude eta oraindik laster da gure erritmo honenean jokatzeko, baina etxean ukaezinak izan behar gara F4-ra begiratu nahi badugu.

Lana egin beharra dago.