ZAHER ISB 71 - 81 TOLOSA

img

Larunbat goizean azkoitiko kiroldegian hirugarren jardunaldiko partida jokatu zuen zaher isb-k tolosaren aurka. Aurreko astean gasteizen baskoniaren aurka partidu oso txukuna egitetik zetorren taldea , eta seriotasun horri eusteko asmoz hurbildu ziren mutilak.

Partida ez zen ongi hasi gure taldearentzat, defentsan oso jarrera biguna erakutsi zuten eta Tolosak hori aprobetxatzen jakin izan zuen markagailuan aurrea hartzeko. Jaurtiketa erraz asko izan zituen kanpoko taldeak eta hórrela lehen laurden amaieran 16 – 25.
Bigarren laurdenean, zaherreko mutilek defentsako jarrera hobetu eta markagailuan gerturatzen joan ziren. Erasoan azkarrago jokatzen zuten eta jaurtiketa hobeak bilatuz taldearen ohiko jokoa ikusi ahal izan zen. Ala ere atzeko arazoak hor jarraitzen zuten eta atsedenaldian atzetik 35 -40.

Aldageletatik bueltan, 7 eta 0 eko partzialak lehen aldiz aurretik jarri zuen etxeko taldea , partida aurrera ateratzeko egin beharra zein zen ulertu zela ematen zuen. Defentsan errebotea kontrolatuz lasterka egiteko parada izan zuten zaherrekoek. Baina tolosarrak ez zeuden amore emateko eta heuren lanean fin jarraitu zuten berriro aurrea hartuz 53-57.

Azken laurdena nahi eta ezina bihurtu zen etxeko taldearentzat. Esfortzu handia egin zuten ,baina defentsako lanean hasierako arazoak agertu ziren eta erasoan pazientzia gutxirekin baloiak ez zuen saskirako bidea aurkitzen. 4 min faltan 64-64 berdinketa geneukan markagailuan eta hortik aurrera Tolosako taldeak azken minutuak hobeto jokatzen jakin izan zuen. Beraz azken emaitza 71-81. ( erasoko puntuek defentsarik gabe ezer gutxirako balio izaten dutela )

Esaten da galdutako partidetatik gehiago ikasten dela irabazitakoetatik baino, eta hori egin behar du Zaher ISB k. Hau hasi besterik ez
da egin eta taldea lanerako gogo eta ilusioz ikusten da. Entrenamenduetako lanean fin jarraituz gero ziur emaitzak ere iritsiko direla. Hurrengo jardunaldian Gasteizen Araberriren aurka jokatuko du gure taldeak , EURRE MUTILAK!!!

ZAHER ISB 71 (16+19+18+18)

TOLOSA 81 (25+15+17+21)