Garaipen on batekin hasi dute denboraldia Caldereria Pako ISB-k

img

Junior Mutilak. David Rodriguezek zuzendutako taldeak larunbat goizean egiten zion aurre denboraldiko lehen partidu ofizialari.

Partidua hasi bezain pronto nabaritzen zen gure mutilek gogoz egiten ziotela aurre Añorgako mutilei, nabaritzekoa izan da, lehen zatian taldeak lortutako hiruko saskiratzeak.

Partida aurrera zihoala Davidek zuzendutako taldeak lehen zatian lortutako abantaila mantentzen zuen baina gora behera batzuekin medio, ohikoa den bezala. Iraurgik, erritmo biziarekin jokatzen zuen bitartean, Añorgakoei ez zitzaien erraza egiten erritmo hori mantentzea.

Atsedenalditik bueltan, Iraurgikoek dinamika berean jarraitzen zuten, baina oraingo honetan errazago jokatzen ari ziren Añorgakoak, ez zen erritmo berea gure mutilena. Ala ere abantaila ongi kudeatu eta azken laurdenera markagailu erosoarekin iritsi ziren.

Azken laurden hau markagailua mantentzekoa izan zen, baina nabaritzen zen nekatuta zeudela bi taldeak eta erritmo bizi hura erabat desagertu zela.

Azkenean partidua 96-72 bukatu zen gure mutilen alde.

Hasiera ez da txarra izan , baina hobetu beharreko gauza asko daude.