ZIORKONTROL GETXOSASKI 42 - 51 GLUAL HYDRAULICS ISB

img
Julen Sudupe

Partidu benetan kaxkarra jokatuta lortu zuten garaipena gure junior mutilek.

Partidu eskasa izan zen benetan, huts askokoa, bazirudien bi taldeek ez zutela partidua irabazteko gogorik, azpeitiarrek defentsako jarrera eta joko erritmo ona erakutsi zuten, baina saskiari begira benetan kamuts ibili ziren.

Gauzak horrela 3. Laurden arte ez zuten lortu markagailuan alde pixkat ateratze, 20-33 baina gauza gehiegirik ez, azken laurdenean zerbait estutu zen markagailua baina gure taldeak lortutako 2 3kori esker abantailari heltzea lortu zuten eta garaipena erdiertsi zuten.

Hurrengo partidua, urriaren 17an izango da, Donostiako Easo A taldearen aurka, Azkoitiko kiroldegian 11etan.

SASKIRATZAILEAK

ZIORKONTROL GETXOSASKI 42 (14+6+4+18): De los Bulis (0), Sedano (3), Domingo (1), Mendez (1), Diez (4), Azpitarte (9), Fernandez (10), Garrastatxu (5), Peral (0), Perez (5), Cozar (2) eta Fernandez (2).

GLUAL HYDRAULICS ISB 51 (17+10+8+16): Sudupue (1), Andoni (0), Jon Ander (7), Elortxa (2), Merketegi (13), Ignacio (0), Astigarraga (5), Markel (0), Zabarte (11), Aritz (6), Mikel (0) eta Aimar (6).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas