GLUAL HYDRAULICS ISB 66 - 71 EASO A

img
Zabarte (13 puntos)

Azken minutuetan ihes egin zion garaipena junior mutilei.

Partidu bikaina bizi ahal izan genuen larunbatean Azkoitiko Kiroldegian. Gipuzkoako 2 junior talderik hoberenak elkarren aurka lehiatzen ziren. Donostiarrek hasiera bikaina eman zioten partiduari eta hasiera hasieratik partidua irabazteko gogo handia erakutsi zuten.

Iraurgikoak ordea etziren kokildu eta minutuak aurrera joan ahala markagailuan hurbiltzen joan ziren eta aurretik jartzea lortu zuten 35-32 lehen zatiaren amaieran.

3. laurdena ere oso lehiatua izan zen, 2 taldeak ez zeuden barkatzeko eta garaipenagatik gogor borrokan ziharduten. Bazirudien 4. Laurdenaren hasieran etxeko taldeak partidua irabazteko nahi adina tarte ireki zuela 55-44 baina orduan donostiarren gorakada iritsi zen, gordeta zituzten azken kartutxoak erre zituzten eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten. Azken minutuan huts gehiegi egin zituen talde Azpeitiarrak eta aurkariak huts horiek baliatuz garaipena erdietsi zuen.

Hurrengo partidua urriaren 24an izango da, Bilboko La Casila Kiroldegian, Unamuno taldearen aurka 12:00tan.

SASKIRATZAILEAK

GLUAL HYDRAULICS ISB 66 (16+19+15+16): Ierai (0), Jon Ander (2), Elortxa (2), Merketegi (20), Astigarraga (18), Markel (2), Zabarte (13), Aritz (0), Mikel (0) eta Aimar (11).

EASO A 71 (19+11+12+27): Falcon (0), Azpeitia (18), Sanz (21), Etxezarreta (3), Beraza (11), Goya (4), Fernandez (2), Garcia (2), Ibarloza (2), Azurmendi (7) eta Txintxurreta (2).