UNAMUNO 58 - GLUAL HYDRAULICS ISB 71

img

Partidu ona jokatuz garaipen bikaina lortu zuten Bilbon junior mutilek.

Astea gorabehera askorekin joan zen gure mutilentzat, azterketak, lesioak … baina taldean gogor entrenatu zuen, asteburuko partiduak zuen garrantzia kontutan harturik.

Partidua ondo hasi zen, defentsan oi duten jarrera erakutsiz eta erasoan baloia mugituz ahalik eta aukera hoberena aurkitu arte, aurkaria ordea ez zen atzean geratzen eta 16-17 amaitu zen lehen laurdena.

2. laurdenean aurreneko abantailak lortzen hasi ziren gure mutilak 18-27 baina ez zuten markagailuan gehiegi alde egitea lortzen eta bilbotarrak beraien armak aprobetxatuz partiduan sartuta jarraitzen zuten atsedenaldian 32-33.

Aldegeletatik bueltan taldeak garbi zuen bere horretan jarraitu behar zuela partidua irabaztea nahi bazuen eta halaxe egin zuen, defentsako lan bikain batean oinarrituz, markagaluan egoen aldea handituz joan zen laurdenaren amaieran markagailuak 41-48koa erakusten zuelarik.

Dena azken laurdenean erabakiko zen, hemen taldeak buruarekin jokatu zuen, gauzak ondo eginez garaipena lortu arte.

Hurrengo partidua, azaroaren 7an izango, Arrasateko Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka, 11:00etan azkoitiko kiroldegian.

SASKIRATZAILEAK:

UNAMUNO 58 (16+16+9+17): Ojanguren (0), Flood (8), Bilbao (1), Huebra (0), Elorriaga (2), Santana (15), Pereda (6), Gonzalez de Langarica (13), Ugarte (8), Mazo (5) eta Garcia (0)

GLUAL HYDRAULICS ISB 71 (17-16+15+23) Sudupe (0), Ierai (0), Jon Ander (2), Elortxa (-), Merktegi (23), Astigarraga (15), Markel (3), Zabarte (9), Aritz (-), Alain (6), Mikel (0) eta Aimar (13)

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas