Partida txarra jokatuta porrota etxetik kanpo Errotaundi ISBrentzat.

img
Aitor Oteiza

Partida txarra jokatuta porrota etxetik kanpo Errotaundi ISBrentzat. Larunbat arratsaldean Hernanin jokatutako partida 70 eta 61 galdu zuen Errotaundi ISBk Hernani KE-ren aurka.

Neurketa ideia berarekin hasi zuten bi taldeek: defentsan gogor jokatzea. Erasoan, batean bale eta bestean kale ibili ziren eta lehen laurdenaren amaierara etxeko taldea abantaila txikiarekin iritsi zen, 13 eta 11.

Bigarren laurdenean ez ziren gauzak gehiegi aldatu. Defentsak nagusi izan ziren eta etxekoak aurretik ibili ziren une oro. Errotaundi behin eta berriz ahalegindu zen etxekoek markagailuan alde egin ez zezaten eta lortu zuen. Aukera eduki zuen taldeak gainera agintzera pasatzeko, baina jaurtiketa libreetan edukitako egun txarrak ez zien utzi. Atsedenaldira 30 eta 28 urdinentzat.

Atsedenaldiak ez zituen gauzak gehiegi aldatu, ez behintzat intentsitateari dagokionez. Bai ordea uztaira begira, askoz gehiago asmatu baitzen. Baina zerbait egon bazen, faltak izan ziren; guztira 57, ordu eta 45 minutuko neurketan. 66 jaurtiketa libre bota ziren. Ez da zenbaki makala ez. Etxekoek alde egitea bilatzen zuten behin eta berriz eta Errotaundi ISBk eutsi egiten zion, 28. minutuan aurretik jartzea lortu arte (43-45). Baina laurden honetako azken minutuak erabat txarrak izan ziren Iraurgikoentzat. Baloi gehiegi galduta, etxekoei opariak eman zizkieten behin eta berriz eta Hernanik 6 gora amaitu zuen (52-56)-

Azken laurdena aurrekoa amaitu bezala hasi zen eta beste 7 eta 2ko partzial batekin zuloa zabaldu zuten urdinek, 11 puntuko zuloa hain zuzen. Hortik aurrera Errotaundikoen ahalegin guztiak antzuak izan ziren eta partida amaierara 70 eta 61eko emaitzarekin iritsi zen. Gure jokalarien neurketa nahiko kaxkarra izan zela esan behar.

Hurrengo neurketa Azpeitian jokatuko dute,larunbatean, Zast Zarautz ZKEren aurka.