DISDIRA BITXITEGIA ISB 68 – Baskonia 62

img

3. garaipena jarraian lortu genuen eta berau talde on baten aurka izan zen. Baskonia orain arteko txapelduna da maila honetan baina erabaki batzuen ondorioz ez zen igo EBA ligara.

Deustun irabazi ondoren, aste nahiko gogorra pasatu genuen, ezin ongi entrenatuz, baina hala ere, nahiko ideia garbiekin joan ginen partidura.

Lehenengo laurdenean bi taldeok gure ohiko defentsatik urrun ibili ginen eta 22-23 joan ziren aurretik, 5 hiruko sartu zizkigutelarik.

Bigarren laurdenean defentsan askoz hobeto egin genuen lan eta horren ondorioz 10 puntu bakarrik jaso genituen, berauetatik 4 jaurtiketa libreekin. Defentsa on horrek gainera erasoko erritmoa igotzea ahalbidetu zigun eta berriro 23 puntu sartzeko kapaz izan ginen. Atsedenaldira 45-33.

Hirugarren laurdena bikain hasi ginen eta horri esker 20 puntuko aldea izatera iritsi ginen, neurketa ia erabakita utziz. 3. laurdena 59-41 amaitu zen.

Azken laurdenean emaitza zaintzeko asmoz ibili ginen baina ez genuen ezertan asmatu eta 5 minututan 35 minututako lan guztia ia izorratu egin genuen. Liga parekatua da hau eta ezin dugu, gutxiago talde mota hauen aurka, partidua irabazitzat eman eta lanak egintzat utzi.. Eraso bat bera ere ez genuen ongi burutu eta horregatik laurdena 9-21 amaitu zen. Eskerrak aurretik lan bikaina egin genuen. Baina aurten, urtero bezala, averageek garrantzi handia izango dute eta kontu handiz ibili beharko gara.

Larunbatean Bilboko La Casillan jokatzen dugu, arratsaldeko 19:20etan. Ea laugarrena jarraian lortzeko gai garen.

Saskiratzaileak: Xabi (-), Urbizu(4), Lur(5), Jakes(17), Jabi(-), Unai(-), Irulegi(4), Ibarguren(7), Merketegi(2), Beñat(4), Asti(25).