GLUAL HYDRAULICS ISB 82 – 56 MONDRAGON UNIBERTSITATEA

img

Lan txukuna eginda garaipena lortu zuten junior mutilek.

Aste arraroak izaten ari dira junior mutilentzat, azterketak direla medio entrenamenduak osatzeko arazo larriekin baitabiltza. Hala ere, partidua intentsitatez hasi zuten, azkenengo asteetako hobekuntzarekin jarraituz.

Erasoan erritmoa ona zen eta defentsan normalean erakutsi ohi izan duten intentsitatea erakutsi zuten. Hasieratik aldeak zabaltzen hasi zen taldea, 10 eta 2 ziren bosgarren minuturako. Aurkariak ordea ez zuen amore ematen eta gauzak zail jartzeko asmoa erakutsi zuen.

Talde azkoitiarrak ordea garbi zuen egin beharreko lana eta ez zieten arrasatearrei partidua irabazteko ia aukerarik eman. 17-2ko partzial bat eginik partidua ia erabakita utzi zuten eta bigarren laurdenaren amaieran 42 eta 26 ziren.

Hirugarren laurdenean ere gauzak norabide beretik joan ziren. Aurkariak zonakako defentsa jarri eta gauzak zaildu zizkion etxeko taldeari baina urrutiko jaurtiketei esker aldeak areagotu egin ziren. 65-42 laurdenaren amaieran.

Azken laurdenean aldeak handitzen joan ziren 74-44era iritsiz baina arrasatearrek ez zuten amore eman nahi izan eta gutxienez markagailua zerbait txukundu nahi izan zuten.

Hurrengo partidua Tabirako Baque taldearen aurka izango da, azaroaren 14an Durangoko Landako kiroldegian 12tan.

SASKIRATZAILEAK:

GLUAL HYDRAULICS ISB 82 (19+23+23+17): Sudupe (13), Andoni (2), Jon Ander (0), Elorza (7), Merketegi (11), Ignacio (2), Astigarraga (22), Markel (2), Zabarte (14), Aritz (5), Mikel (4) eta Martxel (0).

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 56 (13+13+16+14): Barrena (2), Urra (13), Etxezarreta (12), Oyarzabal (2), Gallastegui (6), Badiola (-), Murua (0), Acha (0), Badiola (4), Izaga (2), Paton (-) eta Cillaurren (13).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas