Errotaundi ISBk denboraldiko laugarren garaipena eskuratu du

img

Errotaundi ISBk 68 eta 58 irabazi zion Zast Zarautz ZKEri eta goiko postuetan mantentzen da denboraldiko laugarren garaipenari esker.

Bisitariak zazpi jokalarirekin agertu ziren partidara baina, argi utzi zuten Azpeitirako bidaia egin bazuten, ez zela neurketa galtzeko asmoz. Lehiako aurreneko hiru minutuak saskiratze trukaketa polit bat izan ziren, baina hortik aurrera etxekoen kanpoko jaurtiketan egon zen hobekuntzari esker, 8 eta 0ko partziala lortu eta laurden amaierara 23 eta 9 iritsi ziren.

Bigarren laurdenean zarauztarrek defentsak aldatu zituzten une oro, bat baten kontrakotik zonakakora (2-3) eta horrek Iraurgikoen eraso erritmoa oztopatu zuen. Hala ere, jaurtiketan eraginkortasunak abantailari eustea ahalbidetu zien etxekoei eta laurden hau ere puntu bategatik irabazita 15 gora joan ziren atsedenaldira (44-29).

Bigarren zatia ez zen bat ere ona izan Errotaundiren partetik. Kanpotarrek euren defentsa trukaketekin jarraitu zuten eta erabakiak fruituak eman zizkien. Etxekoak ez ziren lehen zatian bezain fin ibili erasoan eta horrek zarauztarrei 6 puntura gerturatzea ahalbidetu zien (44-38, 24. minutuan). Pazientzia bezalakorik ez dago horrelako kasuetan eta kontzentrazioa berreskuratuta, bai erasoan eta baita defentsan ere, abantaila handitu zuten berriz etxekoek. Hirugarren laurdena 55 eta 43 amaitu zen.

Errotaundiren azken laurdena ere ez zen izan ona. Minutuak egon zen ezin saskiratze bat lortu eta taula azpiko kontrol lanak bakarrik ekidiz zuen kontrarioak markagailuan gehiago gerturatzea. Azkenena garaipena, 68 eta 58.

Datorren astean errotaundi ISBk Donostira egingo du bidaia, larunbatean 20:00tan Bostekoren aurka neurtzeko.