Aranur, lider sendoa

img

Euskal Ligako Junior neskek sendo jarraitzen dute aurrerapausoak ematen lehiaketako lider izateko. Asteburu honetan garaipen irmoa lortu zuen Arabaren kantxan (54-85), Eneritz Larrañaga ikusgarri batekin: 30 puntu (13/12 biko jaurtiketetan), 6 errebote eta 4 baloi berreskuratu, 36ko balorazioaz amaitzeraino.

Luisen neskak joko une gozoan daude zinez eta asteak joan asteak etorri erakusten ari dira hori. Larunbatean Arabaren aurkako neurketan, partida erabakita utzi zuten atsedenaldirako. Laugarren minutuan markagailuak erakusten zuen 8 eta 2ko emaitza, guztiz anekdotikoa izan zen eta 9 eta 21eko partzial batek gauzak bere lekuan utzi zituen.

Bigarren laurdenetik aurrera makinaria martxan jarri zuten gure neskek. Hasierako duda mudak alde batera uztearekin bat, zikloia bailiran, etxekoak gainetik pasa zituzten Aranurrekoek. Defentsako lana ezin egin izan zen hobeto eta arabarrek arazoak eduki zituzten baita zelai erditik pasatzeko ere. Lortutako 10 eta 29ko partzialak argi uzten du kantxa gainean talde bakarra egon zela.

Atsedenaldia eta gero, Aranurek lasaiago hartu zituen gauzak eta arabarrek erosoago jokatu ahal izan zuten. Eneritzek taldearen gidaritzarekin jarraitzen zuen eta jokalariek sistemak gehiago lantzeko erabili zituzten minutu hauek. Baloia ondo mugitzen jarraitu zuten eta jaurtiketetan efikazia bikaina segitu zuen izaten. Defentsan, normalean markagailuko alde hauek daudenean gertatzen den moduan, lasaitasuna joan zen nagusitzen, baina hala ere, errebotean egon zen nagusitasuna itzela izan zen. Hirugarren laurdena ere Iraurgiren alde: 11 eta 18.

Azken laurdenean minutuak pasatzen utzi zituzten bi taldeek eta jokalariek maila indibidualean ere sentsazio positiboak bilatu nahi izan zituzten. Arabarrek markagailua ahaztu eta euren jokorik onena atera zuten partida amaieran eta horrek azken laurdenean 16 eta 15 irabazle izatea ahalbidetu zien.

Zazpigarren garaipena jarraian, datorren larunbatean Azkoitiko kiroldegian jasoko duen Aranurrentzat.

Boladak jarrai dezala!!!

SASKIRATZAILEAK: Aizpurua (11), Bastida (7), Sudupe (5), Domínguez (3), Loiola, Caballero (3), Lizundia (8), Larrañaga E (30), Larrañaga L (11), Beobide (7)