Laugarren garaipena Txikerrarentzat

img

Errendimenduzko Infantil mutilen taldeak garaipen berri bat batu zuen, oraingoan Easo Lizeoaren aurka, 76 eta 30. Donostiarrek ia kilimarik ere ez zieten egin Iraurgikoei.

Gure aurkariak, urte bat gazteagoak, partida hasieratik gaindituta ikusi ziren. Maila hauetan fisikoki dauden diferentzia handiak sufritzeaz gain, gure jokalarien denboraldiko neurketarik osoena jasan behar izan zuten.

Hasierako 6 eta 0ko partzialak argi utzi zuen gureek hiru martxa gehiago zituztela eta lehen laurdenaren amaieran 26 eta 9koa erakusten zuen markagailuak. Taldean aldaketak egin arren defentsako lana bikaina izaten jarraitzen zuen eta aldeak handitzen joan ziren. 15 eta 8ko beste aldeko partzial batekin amaitu zen bigarren laurdena.

Aurreko partidetan intentsitate jaitsiera handia bizi izan dugu jokoaren alderdi guztietan atsedenaldiaren ondoren, baina oraingo honetan ez zen horrela izan. Taldeak lanean jarraitu zuen eta kontzentrazio maila altua edukiz, kantxan serio jokatuz. Txikerraren alde berriz ere laurden hau: 22 eta 1.

Azken laurdenean saskira begira ez ginen horren fin ibili eta defentsako lanean, aurkariaren aurrean egotera mugatu ginen. Easoko jokalariek berriz, euren jokoa ateratzea lortu zuten, markagailua ahantzita, Azkoitiko kiroldegitik sentsazio positiboekin joateraino. Azken partziala 13 eta 12koa izan zen.

Nahiz eta oso nagusi izan, taldeak kontzentrazio maila altua mantentzea lortu zuen neurketa guztian zehar. Jokalari guztiek, puntuak sartu edo ez, eman zioten zerbait taldeari eta hori beti da positiboa.
Lanean segi behar.

SASKIRATZAILEAK: Javi (7), Jon (6), Xabi, Eneko (3), Ander (5), Markel, Joseba (13), Manex (18), Jakes (12), Elias (12)