Unamuno 62 - DISDIRA BITXITEGIA ISB 69

img

Bilboko Casilla kantxa mitikoan jokatu genuen partidak bi zati oso ezberdin izan zituen baina azkenean garaipena etxera ekartzea lortu genuen.

Lehenengo zatian defentsa gogor bati esker (beste partida batzuetan askoz hobeto defenditu dugu) kontrarioen huts egite asko lortu genituen eta horri esker kontraerasoan irteteko aukerak eduki genituen. Etxekoek eraso luzeak bilatu zituzten, baina errebotea gurea izan zen eta ez genituen utzi bigarren aukerarik. Lehen laurdena 14-24 amaitu zen eta bigarrena 7-12. Atsedenaldira beraz, 21-36.

15 puntuko aldea beti izaten da ona baina batzuetan erlaxamendua ekarri ohi du eta gure kasuan horrela gertatu zen, beraiei partiduan sartzeko aukera eman genielarik. Ez genuen defenditu eta bigarren baloirik ere ez genuen borrokatu. Azkenean 3. laurdena 19-13 amaitu zen.

9 puntuko abantaila azken laurdenerako. Neurketa zabalik zegoen beraz, eta hala ere, azken laurdenean egin genituen akats gehien. Egia da puntu gehien ere lortu genituen minutuak izan zirela, baina baloi gehiegi galdu genituen lasaitasunez garaipenean pentsatu ahal izateko. Azkenean 23-20.

Azkenean nahiz eta 2. zatia gaizki kudeatu lortu genuen garaipena etxera ekartzea. Sailkapeneko goiko multzoan sartu gara eta nahiz eta ligaren hasiera izan, hor egoten ahalik eta denbora gehien lortu behar dugu.

Aste honetan bi neurketa ditugu. Ostiralean Gasteizen bertan behera geratu zen partidaren jarraipena dugu. Norgehiagoka honetan 24 minutu jokatu behar ditugu oraindik eta 25-24 galtzen ari gara.
Bestalde, larunbatean berriro Azpeitiko kiroldegian jokatzen dugu, Getxoren aurka, arratsaldeko 18:30tan. Guztiok gonbidatuta zaudete Disdira ISB animatzera.

Saskiratzaileak: Urbizu(23), Lur(3), Jakes(19), Jabi(7), Unai(5), Irulegi(5), Ibarguren(4), Merketegi(1), Beñat(2), Zabarte(-).