Añares Rioja ISB lehen garaipenaren puntuan

img
Pabellón abarrotado que ha disfrutado a tope!!!!!

Emakumezkoen Lehen mailako neskek kategoria honetako talde handi batek eman ohi duen ikuskizun galanta eskaini digute. Embutidos Pajariel-ek ez du azken minuturaino arnasa lasai hartu ahal izan. 76 eta 87ko azken emaitzak ez du erakusten partidan egon den berdintasuna.

Añares Rioja ISBk ez zuen ondo hasi neurketa. Nahiz eta Laura Herrera kontrarioen jokalaririk eraginkorrena izan daitekeela jakin, Davydovak ez zuen momentu bakar batean ere nola gelditu jakin. Baina ez zen errusiarra errudun bakarra izan, talde guztiak ez zuelako aurkitu defentsan oreka izaten. 1x1ko defentsa oso ahula izan zen eta pase marren zaintzak ez zuen existitu. Erasoan ere ez ziren kapaz izan jaurtiketa onak topatzeko. Bembibrekoen defentsa aldiz, intentsitatez josia egon zen. Etxekoen ahulezia ikusi eta topera estutu zuten. Garazi kantxara irteteak baina, gauzak aldatu zituen. Bere hiruko batek eta barneratzen bikain batek taldea piztu zuen. 11 eta 25 lehen partzial honetan, baina zerbait aldatzen hasia zen Añares Riojarengan. Herrera 10 (6/5) punturekin izan zen jokalari onena.
Iraurgikoen defentsa bigarren laurdenean guztiok espero genuena izan zen. Hortzak estuturik baloiaren aurrean, pase marretan oso aktibo (4 baloi berreskuratu) eta behingoz errebotean ere nagusitzen hasiak. Bembibre harmailetako berotasuna sufritzen hasi zen eta bere jokoa oso motela eta erasoan kamutsa bihurtu zen. Roselisen hiruko batek eta Marinaren beste batek neurketan bete betean sartu zituzten etxekoak. Iraurgi beste bat zen, lanean fedea duen horietakoa bihurturik beldurra sartu zuen kontrarioarengan. Azken erasoan akatsa batek saskiratze erraza eman zien Leongoei, baina hala ere, laurdena 22 eta 16 amaitu zen. 8 puntu behera bai, baina neurketa zabalik zegoela atzematen zen.
Hirugarren laurdenean bi taldeek defentsa lanean oinarritu nahi izan zuten jokoa, erasoan ere euren erritmoa ezarri nahirik. Bembibrek estatikoan egin nahi zuen eraso, barruko jokoan zuen nagusitasuna aprobetxatu nahian. Baina Añaresek oso ondo egin du lan laguntzetan eta ez die utzi kontrarioen barruko jokalariei saskiratze errazik. Korroka egitera jokatu dute berriz Iraurgikoek eta behin baino gehiagotan nabarian utzi dute Leongoen defentsa balantzea. Tamalez baina, Esther Montenegro azaldu da partidara eta laurden honetan 13 puntu sartuz (2 hirukorekin), bere taldeak partziala irabaz zezan lagundu du: 15-19. 12 behera euren lan onarentzat saririk gabe gelditzen ziren gure neskentzat.
Añares Riojaren abiaraztea azken laurden honetan benetan ikusgarria izan da. Infinituraino eraman du defentsako oldarkortasuna eta erasoan ere bera izan da erritmoa markatu duena. Davydovak bi saskiratze jarraian lortu ditu eta Markovic-ek beste 7rekin batu da festara. Bere azken hirukoak harmailetako zaleak altxarazi ditu eta hauek taldea bultzatu nahi izan dute euren jokalariak behingoz Lehen Mailako sentitu arte. Hiru puntura jarri da Iraurgi eta garaipena askoz gertuago zegoela nabari zuten guztiek. Orduan hiruko marratik saskiratze trukaketa batean bihurtu da partida, guztiak zoratzeraino eraman duena. Zoramen horretan baina Bembibrek bere esperientzia azaleratu du eta azken minutuan 8ko aldearekin sartzea lortu du. Gure neskak berriz ere sari gabe gelditu dira, nahiz eta egindako esfortzuak benetan merezi zuen.
Marina Markovic-en partida ikusgarria (25 puntu, 10 errebote, 4 baloi berreskuratu, 9 falta jasoak) zeinak 37ko balorazioarekin amaitu zuen eta neurketako MVP-a izan zen. Roselis (25 puntu, 3 errebote, 3 baloi berreskuratu eta 6 falta jasoak) 27rekin izan da bigarren jokalari baloratuena. Aste honetan Añares Riojak bi jokalari izango ditu seguruenik bosteko onenean.
Bigarren zati ikaragarri batek eman zion Anna Gomezi bere taldeko jokalari onena amaitzen izateko aukera. 17 puntu sartuta, 4 errebote eskuraturik eta 6 falta jasota, 26ko balorazioarekin amaitu zuen Embutidos Pajariel Bembibrekoak.
Lanean jarraitu behar.
Egurre Iraurgi!!!!
Saskiratzaileak: 11-25 / 22-16 (33-41) / 15-19 / 28-27
AÑARES RIOJA ISB: Arregui (10), Uria, Epelde (2), Bereciartua, Zubizarreta (3), Lizarazu (2), Davydova (9), Gurrutxaga, Silva (25), Markovic (25)
EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE: Gómez (17), Montenegro (24), Herrera (12), O´Reilly (6), Vivas (3), Gimeno (15), Davis (2), Vukoje (8)