Marina Markovic asteko jokalari onena

img

Serbiarrak 37ko balorazioarekin amaitu zuen Embutidos Pajariel Bembireren aurkako neurketa.

25 puntu, 10 errebote, 3 asistentzia, 4 baloi berreskuratu eta 7 falta jasoak kantxa gainean egon zen 39 minutetan. Zenbaki horiek lortu ditu Añares Rioja ISBko hegal-pibotak bederatzigarren jardunaldiko partidan. Guztira 37ko balorazioa eta horrek eraman du asteko MVP-a izatera iristea.
Ez dago esna beharrik Marina Markovic taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat dela. Denboraldia zehar lortzen ari den zenbakiak ligako jokalari onenen pare jarri ditu: 14’3 puntu, 8’2 errebote eta 6’1 falta jasoak partidako, 13’3ko balorazioa egiteraino bataz beste.
Tamalez, lan bikain hau ez dira orain arte garaipenekin saritu, baina taldea hasi da erakusten liga honetan lehiatzeko kapaz dela eta behin bide zuzena aurkituta, horren desiratua den lehen garaipena laster iritsiko da.
Zorionak Marina!!