Aranurren zortzigarren garaipena

img

Gure junior neskek egundoko errepasoa eman zioten larunbatean Azkoitian San Viator talde arabarrari. 87 eta 29 normalean landu ezin diren joko egoerak lantzen partida gehiena pasa zuen Iraurgirentzat. San Viator bost jokalarirekin bakarrik aurkeztu zen partidara.

Aranurrek aurrean aurkitu zuena larunbatean ez da ohikoa izaten. Kontrarioak lesioak jota heldu ziren Azkoitiara eta arratsaldean Azpeitian jokatzen zuten arren, San Viatorrek ezin izan zuen bere jokalari kadeteak erabili partidan. Beraz, arabarrak, ideia garbi batekin azaldu ziren neurketara: lehenbailehen guztia amaitzea.

28-8 / 19-6 / 30-9 eta 10-6ko partzialek argi uzten dute gure neskentzat paseo bat izan zela neurketa. Nahiz eta diferentzia argia izan, Luis nahiko pozik agertu zen bere jokalariek erakutsitako jarrerarekin, joko egoera desberdinak lantzeko ez zutelako inolako arazorik jarri eta gogor egin zutelako lan. Gutxienez neurketak Iraurgiri balio izan zion bere 5x5ekoa lantzeko zonakako defentsaren aurka.

Horrelako gauzak gertatzea ez da bat ere ona lehiaketarako, ez jipoia ematen duenarentzat, ez eta jasotzen duenarentzat, noski. Buelta bat eman beharko litzaioke egoerari.

Aranurrek lider izaten jarraitzen du eta baita garaiezin ere. Datorren astean Durangora egin beharko du bisita, kantxa zail batera. Lehenengo itzulian partida oso parekatua jokatu zuten (74 eta 69).

Egurre Aranur!!!!