Gerdau 59 – 32 San Viator

img

Euskal Ligako kadete neskek, junior mailakoaren bidetik jarraitzen dute eta oraindik partidarik galdu gabe sailkapeneko lider dira. Larunbatean Azpeitian ez zuten neurketa onegia jokatu, baina garaipena eskuratzeko kapaz izan ziren. Iraurgik nesken lehiaketa autonomikoak dominatzen dituela esan daiteke.

Gerdauk ez zuen neurketa ona jokatu. Hasiera oso txarra izan zen, defentsako lanean bat ere kontzentraziorik erakutsi gabe. San Viatorrek 0 eta 9 ekin zion neurketari eta alarma gorriak piztu zituen Azpeitiko kiroldegian. Arabarrek baloia erraz mugitu zezaten utzi zuten eta errebotearen borrokan ere ez zuten lan gehiegirik egin. Erasoan berriz, anbizio gutxirekin ibili ziren, pase asko bata besteari eman bai, baina uztaira begiratu gabe. Baina Iturraldek lortutako saskiratze batek bere taldea piztu zuen. Lau minutuan partidaren erritmoa berreskuratzeko beste lortu zuten defentsa estutzea eta modu honetara korrika egiteko gai izan ziren. Soralucek lortutako hiruko bati esker lehen laurdena aurretik amaitu zuten etxekoek: 13 eta 11.

Dagoeneko partidan sartuta, bigarren laurdena Gerdaurentzat izan zen. Kantxa guztian egindako defentsa gogorrak baloi asko berreskuratzea ahalbidetu zion eta arabarren akatsaka behartu zituzten beste hainbatetan. San Viatorrek ez zuen biderik aurkitzen eta 18 eta 4ko partziala jaso zuen. Egia da hala ere, markagailuko distantzia hori handiagoa izan zitekeela, gure neskek asko huts egin baitzuten uztai azpian. Beraz, 16 gora atsedenaldira Xubiren neskentzat, duda gabe laurdenik onena jokatu eta gero.

Atsedenaldiaren ondoren taldea zulo beltz batean sartu zen. Erasoan ez zuten asmatzen eta jaurtiketa aukeraketa txarrek morala jaitsarazi zuten Gerdauko neskengan, bigarren laurden bikainari jarraipena emateko kapaz ez baitziren izan. San Viatorrek baina ez zuen erakutsi ezta ere markagailuan beldur pixka bat sartzeko besteko argumenturik. Etxekoen dinamika txarra aprobetxatu nahi izan zuen, baina inolako fruiturik ez zuen atera. Neurketa motela eta zatarra bihurtu zen. Etxekoek zurrunbiloan sartuta jarraitzen zuten eta kanpotarrek, neurketaren jabe eginda ere, euren saskiratzeko aukera gehienak huts egiten zituzten. Eta hori defentsa arloan ez bata eta ez bestea ez zirela bat ere ondo egon.

Kontuak kontu, 13 eta 6 eta 15 eta 11ko partzialak eginda, Gerdauk 27 puntugatik irabaztea lortu zuen.

Kontutan hartu behar da kadete mailako neskak direla eta azterketetako garaiek beti bere ordaina pasatzen dutela. Gerdauk buelta emango dio neurketa eta egoera honi ziur, adimena, kalitatea eta lanerako gaitasuna soberan baitauka. Onena, lehenbailehen neurketa hau ahaztu eta hurrengoari begira jartzea.

Datorren astean taldeak Durangora egingo du bidaia. Tabirako da gaur egun bolada onena daraman bigarren taldea. Bere azken lau neurketak irabazi ditu eta gorantz datorren taldea dela esan daiteke. Lehenengo itzulian Gerdauk 69 eta 46 irabazi zuen, baina oraingoan ez da horren erraza izango.

Egurre Neskak!!!!!