DISDIRA BITXITEGIA ISB 52 – Getxo 57

img
Jabi Amenabar (11 ptos)

Joko eta emaitza aldetik, Disdira ISBko guztientzat, asteburu benetan txarra izan dela esan dezakegu. Egiari zor, asko eskatzen zigun asteburu honetan, ez ditugu gauzak ongi egin.

Hasteko esan, Gasteizen sekulako egurra eman zigutela. Atsedenaldira bitarte gelditzen ziren 4 minutuak jokatzen hasi eta puntu batengatik galtzen bagenuen ere, atsedenaldira 3 goitik joatea lortu genuen. Baina aldageletatik bueltan… ez genuen ezertxo ere lehiatu, baina ezertxo ere, eta beraiek berriz, oso ondo jokatu zuten. Azkenemaitza guztiaren erakusgarri: 80 eta 59.

Larunbatean getxoren aurka jokatu genuen neurketan ere ez genituen gauzak ondo egin, baina neurketa hau ezberdina izan zen, ia partida guztian markagailuan aurretik joanda ez genuelako jakin errematea ematen. Hiruko marratik bataz bestekoak erabat kaskarrak izan ziren eta defentsan ere huts handiak egin genituen. Getxok, bere erritmoan jokatzen jakin izan zuen eta azkenerako markagailuari buelta ematea lortu zuen.
Laurden bakoitzaren emaitzak hauek izan ziren: 14-10, 16-16, 14-11 eta azkena benetan txarra 6-20.

Larunbatean momentu hauetan bikain jokatzen ari den Ordizia bisitatuko dugu. Ea bi porrot hauek atzean utzi eta berriro garaipenaren bidera bueltatzeko kapaz garen. Nahiz eta bi partida hauek jarraian galdu ditugun, oraindik ere goikoen multzoan sartuta jarraitzen dugu. Beraz, ezin ditugu besoak jaitsi.

Saskiratzaileak: Xabi (-), Urbizu(4), Lur(4), Jakes(2), Jabi(11), Unai(8), Irulegi(3), Ibarguren(6), Etxaniz (7), Beñat(-), Asti(7).