Zurt-en bigarren garaipena

img
Ane Goenaga (10 ptos)

Senior neskek zazpigarren jardunaldira arte itxaron behar izan dute euren bigarren garaipena eskuratzeko. “Kere2ren neskek bigarren laurden bikaina jokatu zuten eta Cafes Aitona aurkari zuzenari irabazteko kapaz izan ziren. Azken emaitza: 31 eta 43.

Zurtek 8 jokalari bakarri eraman ahal izan zituen larunbateko partida garrantzitsura. Lesioek eta arazo pertsonalek ez zieten utzi guztiei neurketara joaten. Talde justuarekin beraz, neurketa zail bati aurre egiteko, baina bikain aurrera atera zutena.

Lehen laurdena donostiarrentzat izan zen, atsedenera iritsi aurreko minutuetan euren erritmoa ezartzeko kapaz izan zirelako. Iraurgikoek ez zuten lortzen defentsako lana ona izatea eta erasoan ere ez ziren fin ibili. 10 eta 7ko partziala etxekoentzako eta ardura aurpegiak gure nesketan, neurketari erritmoa hartzea kostatzen ari baitzitzaien.

Bigarren laurdenaren erdira arte ez ziren gauzak gehiegi aldatu. Donostiarrak eroso, markagailuan aurretik zirela; gureak berriz, ezin sentsazio onak topatu. Baina Zurtek egoerari buelta ematen jakin izan zion defentsako lana oinarri hartuz. Errebotearen kontrola eskuratzeaz bat erasoan xamurrago jokatzea lortu zuten. Horretaz gain, etxekoek falta asko egin zituzten eta Iraurgikoek ondo aprobetxatzen jakin izan zuten egoera hori. Jaurtiketa libreen marratik bataz besteko ona lortuta (8/6) partziala eskuratzea lortu zuten (5-14) eta atsedenaldira 6 puntuko abantailarekin iritsi ziren, oraingoan bai sentsazio positiboekin.

Atsedenaldiaren ondoren Zurtek aginte makilarekin jarraitu zuen. Donostiarrek ez zuten lortzen kantxa gainean euren lekua berreskuratzea eta 26garren minutuan Anek sartutako jaurtiketa libre batekin Iraurgik alde nagusiena eskuratu zuen (+13). Cafes Aitonakoen erreakzio txiki batek bizirik mantendu zituen, baina oraingo partziala ere bisitarientzat izan zen (10-13) eta garaipena granate kolorea hartzen hasia zen.

Etxekoek jarraian lortutako bi saskiratzek markagailua zertxobait estutu zuen, baina gure neskek segituan berreskuratu zuten partidaren kontrola eta garaipenak ihes ez egiteko lan egin zuten. Lautik hirugarren laurdena Zurtentzat (6-9)

Eiderren eta Aneren partida onak, euren taldea erasoan gidatuz.

SASKIRATZAILEAK: Amubieta (3), Marguello (2), Jauregi (2), De Jesús (7), Zabaleta (6), Iturralde (13), Jauregi, Goenaga (10)