Bigarren porrota jarraian Caldereria Pako ISBrentzat

img

Caldereria Pakok Atletico san Sebastianen junior bigarren taldearen aurka 63 eta 52 galdu zuen.

Bi taldeek uztaira begira huts asko eginez hasi zuten. Erasoz eraso, hutsek asmakuntzei gainditzen zieten. Biana Iraurgikoak etxekoak baino okerrago ibili ziren eta horrela donostiarrek 14 eta 9koa lortu zuten lehen laurdenaren amaierarako. Taldea ez zegoen neurketan buru belarri.

Bigarren laurdenean Atleticok markagailuan alde egiten hasi zen eta nahiz eta bisitariek hutsartea eskatu, abantailak 15 puntuetara jo zuen. Orduan iritsi zen Caldereria Pakoren erreakzioa, eta gutxinaka-gutxinaka, pazientzia lagun, markagailuan gerturatzen joan zen. Atsedenaldian 6 azpitik ziren Iraurgikoak (30 eta 24).

Aldageletatik bueltan, granatedunak ideiak argi edukiz partidaren jabe egitekotan zeudela zirudien, markagailuan gehiago gerturatuz. 28garren minutuan aurretik jarri ziren aurrenekoz (34-37) eta erritmoa bizitzearekin bat, Caldereria Pakokoei gustatzen zaien saskibaloian aritzeko aukera izan zuten. Baloi asko berreskuratzeko aukera edukita, laurdena amaieran puntu bat gora amaitu zuten: 41 eta 42.

Azkeneko laurdeneko hasierako minutuetan neurketa oso parekaturik joan zen, baina azken hiru minutuetara iritsita heldu zen deskalabrua. Garaipenetik gertu ibiltzeak edo, urduri jarri zituen Caldereria Pakoko mutilak eta horrek defentsa txarra eta eraso okerragoak egitera eraman zituen. Etxekoen partziala minutu hauetan 16 eta 2koa izan zen eta etxekoek erraz nagusitzen amaitu zuen: 63 eta 52.

Hurrengo neurketa, igande goizean jokatu beharko dute Benta Berri kiroldegian Añorgaren aurka.