Hirugarren porrota jarraian Caldereria Pako ISBrentzat

img

Añorga Keren kantxan neurketa txarra eginda ezin izan zuen boladari akabera eman Caldereria Pako ISBk.

Lehen fase honetako bigarren itzuliko lehen partida jokatu zuen Caldereria Pako ISBk Añorga KE talde donostiarraren kantxan, eta ezin izan zuen garaipenarekin itzuli. Taldeak ez du aurkitu tekla egokia defentsan eta erasoan ondo jokatu ahal izateko. Lehen hiru neurketetan garaipena lortu eta gero, hurrengo hiruretan porrota etorri da eta egoera horri buelta emateko lana egin beste formularik ez dago, ondo entrenatu eta lana gogor eginez bakarrik atera ahal izango dutelako jokalariek duten onena.

Neurketa aurreko astekoaren oso antzekoa izan zen. Lehen hiru laurdenetan partida oso parekaturik joan zen, bi taldeek errenta txikiak eduki zituztelarik. Minutu onak (nahiz eta ez partidako gehienak) jokatu zituzten Iraurgikoek eta momentu batzuetan jaurtiketa onak atera zituzten eta baita kontrarioari zailtasunetan jarri ere saskiratzeak lortzeko. Eta noski, minutu txarretan alderantziz gertatu zen. Igandean, azken laurdeneko lehen minutuetako joko txarraren erruz, etxekoek 18 eta 3ko partzial bat lortu zuten eta garaipen aukera guztiak ezerezean gelditu ziren.

Azkenean, markagailuak 67 eta 60koa erakutsi zuen.

Hurrengo partida larunbatean izango da goizeko 09:00tan Ordizia Keren aurka.