Moviltec-ek partidarik galdu gabe amaitu du lehen fasea

img

Partaidetzako kadete nesken taldeak egundoko denboraldi hasiera egin du eta zazpitik zazpi irabazita amaitu du lehiaketaren lehen fase hau. Larunbatean Cafes aitonaren aurka (35-63) atsedenaldirako ia erabakita utzi zuten partida.

Kontrarioa ezezaguna zitzaion Jexusen taldeari, baina lehen laurdenetik markagailuan alde egin zuen Moviltec-ek. Nahiz eta defentsako lana ez zen entrenatzaileak nahi bezain ona izan, korrika eginez, erasoan saskiratze erraz asko lortu ahal izan zituzten. 9 eta 12 lehen laurden honen amaieran, baina argi ikusten zen taldea gorantz zetorrela.

Bigarren laurdenean ikusi genituen Iraurgiko nesken momenturik onenak. Jarraian berreskuratutako hiru baloik markagailuan zuloa zabaltzea ahalbidetu zien. Donostiarrentzat kolpe handia izan zen eta besoak jaitsi zituzten, egoera bikain aprobetxatu zutelarik Moviltec-eko neskek. Defentsa oraindik eta gehiago sendotuz, kontrarioaren hutsak bilatu zituen eta etxekoek arazo asko izan zituzten saskira begira jartzeko ere. 7 eta 23ko partzialak oso ondo bideratua utzi zuen partida atsedenaldirako.

Atsedenaldiaren ondoren taldearen intentsitate maila baxuagoa izan zen eta defentsan egindako hutsek erraztasuna eman zien donostiarrei saskia aurkitu ahal izateko, baina zorte txarra izan zuten etxekoek eta horren erruz ez ziren markagailuan gerturatzera heldu. Egia da bestalde, Moviltec-ek erreboteko lanean agintzen jarraitu zuela eta horrek erasoan korrika egiteko aukera eman ziola, baina efikazia aldetik ez ziren finegi ibili Iraurgikoak. Hori bai, markagailuan susto txikiena ere zu zuten eduki eta bi partzialetan garaile irten ziren: 9 eta 14, eta 10 eta 14.

Kadete mailako neskak jaun eta jabe izan dira txapelketako lehen fase honetan. Hemendik aurrera erronka gogor eta zailagoei egin beharko diete aurre, baina honek ez du arazo izan behar, taldea dinamika positiboan dagoelako eta lanarekin gorantz egiten jarraitu nahi duelako.

Egurre Moviltec!!!!!