Decoramik ISBk bigarren postuari eusten dio

img

Pardaitzeako infantil mailako neskek denboraldiko laugarren garaipena batu zuten Goierriren aurka (64 eta 21)

Decoramik denboraldi hasiera ona egiten ari da. Larunbatean ez zuen arazo gehiegirik eduki Goierriren aurka irabazteko. Gure neskak jaun eta jabe izan ziren partidako 40 minutuetan. Iraurgikoen defentsa sendoak aukerarik gabe utzi zituen kontrarioak.

Jokin Gurrutxagak eta Mikel Iriartek entrenatzen dituzten neskek lehen jardunaldian bakarrik egin zuten huts (31-34), eta hau momentu honetan lider den Lek Aresko H2ren aurka izan zen. Gainontzeko partidetan nahiko erraz nagusitu dira, BKL “A”ren aurkakoan ezik, zuten guztia atera behar izan baitzuten partida hori aurrera atera ahal izateko Beasainen.

Decoramikek bide luzea dauka aurrean oraindik, baina argi dago taldeak lehiakorra izan nahi duela eta horrek bidea erraztuko dio ziur. Beraz, erne jarraitu beharreko taldea izango da.

Egurre Decoramik!!!!!