4085 ikusle bataz beste!

img

Añares Rioja ISBk harmailetan sartzen duen jendeaz gain, ikusle asko harrapatzen ditu FEBTV medioaren bitartez. Partidarik ikusiena Bembibreren aurkakoa izan zen, 7.199 ikuslerekin.

Jakina da Emakumezkoen Lehen maila telebistaz ikusterik badagoela batzuetan. Espainiako Telebistako Teledeporte kateak badauka akordioa egina Espainiako Saskibaloi Federazioarekin partida batzuk eskaini ahal izateko eta badirudi Euskal Telebistak ere intentzioa omen daukala euskal taldeen partidaren bat edo beste emateko. Oraindik ez kate batek ez eta beste batek ez diote Iraurgi SBri atentziorik erakutsi, baina badago beste bide bat harmailetatik kanpo, Añares Rioja ISBren (eta Sammic ISBren etxeko partidak) ikusi ahal izateko: Interneteko FEBTV katea. Bertan ikusi ahal izan dira gure taldearen 5 partida eta guztira 20423 ikusle izan dituzte partidek, 4085 ikusle bataz beste! Sekulako marka!

Nabari da oraindik jende askok ez duela aukera hau ezagutzen, baina hala ere, jarraitzaile fidelak ditu Añares Rioja ISBk. Partidarik ikusiena adibidez, azken jardunaldikoa izan zen, azaroaren 15ean Embutidos Pajariel Bembibre talde leondarraren aurka jokatutakoa: 7199 ikusle!

Ia ikusle kopuru hori igotzerik dugun. Guztiontzako izango baita ona. Gainera, abendutik aurrera Iraurgi SBk aurrerapauso bat eman nahi du bere emankizunetan (bai Emakumezkoen Lehen mailakoetan eta baita Zilarrezko Leb ligakoetan ere), bi pertsona jarriko baititu partidak ematen eta elkarrizketak ere egiten ahaleginduko baitira.