Gironak bere legea ezarri zuen (67-45)

img

Añares Rioja ISBk maila ona eman zuten atsedenaldiaren ondoren, baina garesti ordaindu zuten partida hasiera txarra. Lehen laurdeneko partzial latzak argi utzi zuen kataluniarrek beste liga batean jokatzen dutela. Marina Markovic izan zen Iraurgiko onena 20 puntu eta 9 erreboterekin.

Partida benetan zaila izango zela inork ez zuen dudarik. Nahiz eta azken 15 egunetan bi jokalari garrantzitsu galdu dituen, Gironak lehiaketako talderik indartsuenetako bat edukitzen jarraitzen du eta gaur hori berretsi du.
Gure neskek ederto sufritu zuten etxekoen irteera suntsitzailea. Kataluniarrak di-da batean egin ziren partidaren kontrolarekin, Iraurgikoak itota jokatu zuten aurrean aurkitutako defentsa gogorraren aurrean eta 9 puntu besterik ezin izan zituzten sartu. Gironak ez zuen zalantzarik nahi izan eta lehenbailehen partida puskatzeko asmoa erakutsi zuen; gure neskek berriz, ezinean aurkitu ziren une oro, eta ezin izan zuten euren jokoa erakutsi. Gironakoek bataz besteko bikainak lortu zituzten eta 26 eta 9 amaitu zuten lehen laurdena, kantxan erakutsitakoa markagailuan irudikatuz.
Zonakako defentsara aldatzeak on egin zion taldeari, kantxan bere tokia bilatzea ahalbidetu baitzion. Erosoago zelaian, gutxika-gutxika euren saskibaloia ateratzen hasteko aukera eduki zuten Añaresekoek. Hala ere, Gironak sekulako bataz-bestekoekin jarraitu zuen eta 22ko aldea edukitzera iritsi zen. Iraurgikoek ez zuten lortzen defentsa balantze egokia eta zigor gogorra jasotzen jarraitu zuten. Baina laurdenaren erdialdea iristearekin bat, euri jasa txikitzen hasi zen eta gure neskak jokatzen hasi ahal izan ziren. 18 eta 15eko partziala.
Atsedenaldiaren ondoren etxekoen intentsitatea ez zen berdina izan eta Añaresek eraklutsi zuen talde handien aurka ere lehiatzeko gogoa duela eta kapaz dela. 12 eta 10 eta 11 eta 11ko partzialak.
Duda gabe, Roselisek, faltaz josia, minutu askoan aulkian eman beharrak eta Davydovak uztai azpian bere egunik onena eduki ez izanak zer ikusi handia dute Añaresek jasotako porrotean. Marina Markovic-ek bai erakutsia ahal izan zuela bere maila eta 18ko balorazioarekin amaitu zuen.
Kolpe gogorra gure neskentzat hiru partida on jokatu eta gero. Baina argi eduki behar dugu, irabazi duen taldea Superkopako Txapelduna dela eta liga irabazteko hautagai nagusietako bat gainera. Lanean jarraitu beharra dago eta aurrera begira, Ostiralean Conquero izango baitugu bisitari, eta etxean jokatzeak joko onaren bidera buelta arazi behar digulako.
Atzera pausoa aurrera bi egiteko. Hori behar du izan espirituak.
Egurre Añares!!!!!!
SASKIRATZAILEAK: Arregui (3), Uria (2), Epelde (3), Bereziartua, Etxeberria, Lizarazu (5), Davydova (6), Gurrutxaga (2), Silva (4), Markovic (20)