Caldereia Pako ISBren garaipena Ordiziaren aurka

img

Caldereria Pako ISBk bere bolada txarra apurtu zuen Ordiziari larunbatean 74 eta 59 irabazi eta gero.

Partida saskiratze trukaketa batekin hasi zen, baina hala ere, etxekoak beti ibili ziren aurretik markagailuan. Gure jokalariak hobe ibili ziren erasoan defentsan baino eta laurden amaieran 22 eta 16koa erakusten zuen markagailuak.

Bigarren laurdenean Caldereria Pako ISBren bertsiorik txarrena agertu zen berriz, azken asteetan erakutsi duen berdina. Defentsan bigun eta erasoan ere pazientzia gutxirekin, Ordiziak Peralen eskutik 13 eta 2ko partziala nola egiten zion ikusi behar izan zion. Kanpokoak buelta eman zioten horrela markagailuari (24-25, 14. minutuan). Laurdenaren amaiera arte kanpokoen erritmoa apurtzea bakarrik lortu zuten Iraurgikoek, atsedenaldira 2 puntu azpitik joan zirelarik: 33 eta 35.

Bigarren laurdena txarra izan bazen, hirugarrenak bide bera hartu zuen. Defentsako lan txarrari eta erasoko pazientzia txikiari, kanpotarren zonakako defentsa bat gehitu zitzaion, guztia gehiago nahasteko. Kanpotik saskiratzea lortu nahi izan zuten, eta bataz besteko txarrek ordiziarren defentsa lana sendotu zuen eta laurden amaieran kanpokoek puntu bakarragatik irabazten bazuten ere, sentsazioak ez ziren bat ere onak.

Aurreko bietan ez bezala, azken laurdenean Caldereria Pako ISBren alderdi ona ikusteko aukera egon zen. Pista erdian defentsa hobetuta eta intentsitate gehiago jarrita, eraso hobe bat ere lortu zen. Kanpotik saskiratzeak bilatu beharrean uztaitik gertuago bilatu zituzten eta baita aurkitu ere. Markagailuari buelta ematea lortu zen, partida irabazten amaitu zen, eta garrantzitsuena, sentsazio onak berreskuratu ziren.

Hurrengo asteburuan ez da partidarik izango Euskadiko Txapelketa dela eta. Hurrengo partidak Oñatira eramango ditu gure jokalariak.