Moviltekentzat garaipen berri bat

img

Partaidetzako kadete neskek porrota ezagutu gabe jarraitzen dute. Larunbatean ekin zioten bigarren faseari eta bera Bera talde donostiarrari nagusitasun osoz gailendu zitzaien: 52 eta 25.

Moviltekek porrota ezagutu gabe jarraitzen du eta Bera Beraren aurka erraz lortu zuen garaipena. Iraurgikoek lehen laurdenetik apurtu zuten partida eta aurkariari ez zioten aukerarik eman.

9 minutu kosta zitzaien donostiarrei larunbatean lehen puntuak sartzea. Jexusen neskek garaiezin jarraitzeko nahiarekin irten ziren kantxara eta lehen laurdenean sekulako jipoia eman zieten kontrarioei: 18 eta 2.

Jarraian sartutako bi saskiratzek Bera Berari pizteko aukera eman zion, baina gutxi iraun zuen. Moviltekeko defentsa lehen laurdenekoa izatera bueltatu zen eta partidaren kontrola berreskuratu zuen. Erasoan huts asko egin zituen taldeak, uztai azpian aukera garbiak kanpora botata. 9 eta 7ko partziala gure neskentzat eta 18ko abantaila atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan gauzak ez ziren aldatu eta Moviltecek jarraitu zuen izaten partidaren kontrola. Bera Berak bere defentsa hobetu zuen baina ez zuen lortu bere erasoak errentagarri bihurtzea. Iraurgikoek nahiko erraz bilatu zuten uztairako bidea, baina bataz bestekoak ez ziren nahi bezain onak izan. Ezta jaurtiketa libreko marratik ere eta 5/1ekoak partziala handiagoa izan ez zedin ekidin zuen. 11 eta 6ko partziala gure neskentzat.

Azken laurdenean bi taldeek denbora pasa zedin bilatu zuten eta ez zuen historia gehiegirik eduki. Markagailuari begiratu gabe, donostiarrek euren jokoa hobetzea lortu zuten. Gure neskek berriz, lasai hartu zuten erasoko lana eta jaurtiketa hobeak egitea lortu zituzten efikazia ere hobetuz. 14 eta 10ko azken partziala Moviltekentzat.

Iraurgikoek hazten jarraitzen dute, galdu gabe eta hobetzen.

Boladak jarrai dezala!!!