Iragazek Euskal Ligarako bidea du hartuta

img

Errendimenduzko kadete neskek aurrerapauso handia eman zuten Euskal Ligan sartu ahal izateko. GX Easoren aurka, sailkapenean bere ondorengoa, irabazteak garaiezin jarraitzea ekarri du berarekin eta bigarren sailkatuarekiko 3 garaipeneko abantaila edukitzea gainera.

Lehenengo laurdenean parekotasuna izan zen nagusi kantxan. Markagailuan gorabehera asko ikusi ahal izan ziren eta bi taldeek eduki zuten alderik nagusiena 3 puntukoa izan zen. Defentsak ez ziren oldarkorregiak izan, Iragazek laguntzekin arazoak baldin bazituen, Easok ez zuen erreboteko lana kontrolatzea lortzen. Horrek eragin zuen erasoan batzuek zein besteek efikazia handia erakutsi izana. Lehen laurdenaren amaieran 19nako berdinketa.

Bigarren laurdena Iragazentzako izan zen. Lehen 9 minutuetan jaun eta jabe izan zen jokoaren aspektu guztietan. Pase marren defentsa bikainak eta errebotean bi uztaietan nagusi izanda, donostiarrak jota utzi zituzten. Erasoan berriz, taldeak korrika egin zuen eta saskiratze errazak eskuratu zituen. 5x5eko jokoan ere ondo mugitu zuen baloia jaurtiketa aproposena bilatu arte. Easok azken minutuan bakarrik erreakzionatu zuen eta bi saskiratze jarraian eskuratuta 13 puntuetara arte joan ziren. 23 eta 13ko partziala gure neskentzat.

Atsedenaldiaren ondoren parekotasuna bueltatu zen partidara. Iaragazek erreboteko lanean nagusitzen jarraitu zuen baina laguntzak egiterako orduan ez zen horren fin ibili. Erasoan berriz, ezin izan zuten korrika egin eta jokaldi gehienak estatikoan jokatu behar izan zituzten. Easok defentsako errebotean zituen arazoak konpondu zituen eta Iraurgikoen erasoak zailtzea lortu zuen bide batez. Erasoan ere nahiko fin ibili zen eta horregatik laurdeneko garaile irten zen: 12-19.

2 eta 6ko beste partzial batek donostiarrak aurretik jarri zituen aspaldiko partez (56-57). Urduritasunak Iragazeko jokalariak jan egin zituen eta ez zuten eraso on bat egitea lortu, nahiz eta aukera garbiak ere eduki zituen. Hala ere, Easok ez zuen aprobetxatu gure nesken lehortea eta baloia ondo mugitu zuen arren, azken jaurtiketetan eskuak dar-dar egin zien. Iragazek lasaitzea lortu zuen eta defentsako lana gogortuz garaipenaren bila joan zen. Easok defentsan kontzentrazioa galdu zuen eta gure jokalariak jaurtiketa libreen marrara askotan bidali zituzten. Bastidaren saskiratze berri batek 3ko abantaila eman zien etxekoei partida amaitzeko bi minuturen faltan. Donostiarrek zuten guztia eman zuten 50 segundoren faltan markagailua berdintzeko, baina hor amaitu zen partida beraientzat. Iriarte infantilaren saskiratze batek eta Iturralderen jaurtiketa libre batek hamargarren garaipena eman zien Iragazi.

Garaipen ona partida garrantzitsu batean.

Egurre neskak!!!!!!

SASKIRATZAILEAK: Iriarte (7), Olaizola (11), Minda, Odriozola, Iturralde (14), Azpillaga, Bastida (4), Otaegi (16), Odriozola (9), Labiano (2)