DISDIRA BITXITEGIA ISB 70 – Burlada 43

img

Emaitza eta joko bolada txarrari agur esatea lortu genuen eta hiru porrot jarraian jaso eta gero, garaipenera bueltatu gara.

Oraingo honetan Burlada izan da gure frustrazioaren ordaina jaso zuena. 40 minututan ez baina partidako denbora askoan gure jokoa erakusteko kapaz izan ginen. Gainera lau laurdenetan garaile irtetea lortu genuen emaitza hauekin: 18-9, 14-13, 19-10 eta 19-9.

Aurreko partidetan ez bezala, defentsako errebotean ez genuen gehiegi sufritu eta horrek aukera eman zigun kontraerasora irten eta jokoa azkarragoa egiteko. Joko alaia eginez errazago jokatu genuen.

Sufritzea egokitu zitzaigun baita. 2. laurdenean batez ere, baina ez kontrarioak erakutsitako merituengatik, gure defentsaren oldarkortasuna jaitsi zelako baizik. Baina joera hau atsedenaldiaren ondoren aldatu zen, aldageletatik bueltan atzeko lanaren intentsitatea igo genuen eta gure jokoa denbora gehiagoan egiteko aukera izan genuen.

Datorren asteburuan atsedena izango dugu eta abenduaren 13an etorriko da Askartzaren aurkako lehia. Garaipenera bueltan garela, ia atsedenak kalterik egiten ez digun.

Saskiratzaileak: Lur(11), Jakes(3), Jabi(6), Unai(10), Irulegi(10), Ibarguren(2), Merketegi (11), Etxaniz (6), Beñat(6), Asti(5), Zabarte (-).