Liderrarengandik oso urruti (63-42)

img

Txikerrak ligako partidarik zailena jokatu zuen larunbatean Donostian. Easo Adarra super liderraren aurka jokatu behar izan zuten. Taldea ez zen kirol mailan bere onenean heldu, baina partida handietako karakter eta jeinua ateratzea ere ez zuen lortu. Urruti, oso urruti…

Manexen bajarekin joan ziren zita garrantzitsu horretara eta zituzten gabeziendako taktikoki errekurtso gutxirekin. Hala ere, lehen bi laurdenetan aurkaria tentsioan jartzeko kapaz izan ziren. Lehen laurdeneko azken minutu oso txar batek 14 eta 9 galtzaile irtetera eraman zituen. Baina bigarren laurdenean defentsako lan onari esker eta erasoan lotsagabe jokatuta 6 eta 10 garaile irtetea lortu zuten, atsedenaldira puntu bat azpitik bakarrik joan zirelarik.

Baina aldageletatik bueltan Easoren makinaria funtzionatzen hasi zen eta zapalgailu handi bat bilakatu zen. Defentsa ororen gainetik pasa ziren eta errebotean ere oso nagusi agertu ziren aurkariari gauza bat erakutsiz: defentsako kontzeptuak zaindu beharra dauzka edota defentsari garrantzi gehiago eman gutxienez. Lehenengo aukerak badauka soluziorik baina horretarako jokalariak sakrifikatzeari ezin diote muzin egin. 21 eta 11 eta 22 eta 12ko partzial sendoak jaso zituzten Iraurgikoek. Egia da erasoan gauza onak egin zituztela granatezkoek, baina defentsan gauza asko dute hobetzeko eta atzeko lanik gabe, aurrekoak ez dauka garrantzirik.

Sakrifizio hitzak duen garrantziaz ohartzen hasi behar dira mutilak nahiz eta belaxka batzuk izan eta moral hauskorrekoak. Beldurrak aparte uzten ikasi beharra dago jokoan ez auto mugatzeko. Entrenatzaileak argi dauka dituen 10 jokalariak saskibaloi ona egiteko kapaz direla eta barruan duten guztia atera ezkero edozeini irabazteko kapaz direla. Baina horretarako, eta nahiz eta orain arte astean entrenamendu bakarrean guztiek batera lan egina ahal izan duten, entrenamenduko lana orain artekoa baino askoz hobea izan behar da. Guzti honi gainera adin hauetako dispertsio mentala gehitu behar zaio eta horrek ekartzen du kirol mailan taldeak ezin aurrerapausoak eman ahal izatea.

Baina arazoek badute soluziorik: lana ondo egitea.

Lana + anbizioa + apaltasuna + zortea = GARAIPENA (batzuetan, ez beti).

Lanean jarraitzera.

SASKIRATZAILEAK: Javi, Jon, Xabi (2), Eneko (4), Ander (12), Joseba (20), Markel, Jakes, Elías (4)