Askartza 106 - DISDIRA BITXITEGIA ISB 110

img

Bizitzan jokatu/zuzendu dudan partidurik luzeena izan zen. Bertan garbi ikusi zen Disdira Bitxitegia taldea zertarako den gai, bai onerako eta baita txarrerako ere.

Lehen zatia orain arteko onenetarikoa jokatu genuen, bai defentsan eta baita erasoan ere, komentatu behar da baita ez zirela portzentai oso arruntak, ia dena sartu baigenuen. Defentsako errebotea guztiz dominatu genuen eta gainera kontraerasoan irtenaz min egiten genien beraiei.

Lehen bi laurdenak 12-23 eta 12-26 amaitu genituen eta denera atsedenaldira 24-49 egin genuen.

Baina hemendik aurrera eta jakinda Askartzak ez duela amore ematen behin ere eta gutxiago bere kantxan……..

3. laurdena ez genuen jokatu, ez erasoan ezta defentsan ere. Posible da jaurtiketak ez sartzea baina ez dena posible da ez defenditzea. Eta honela 23-4 amaitu genuen. Hemendik aurrera berriro hastera eta gainera beste taldea guztiz partiduan sartuta eta guk sartu egin behar. 2. zati honetan beraien barruko jokalariak sekulako mina eman zigun, errebote ugari hartu zituen eta gainera asko 2+1ekoarekin amaitu zituen. Ez genuen batere ongi zaindu. Honela azken laurdena ere galdu egin genuen 21-15 eta guztira partidua 70-70 amaitu zen.

Hemendik aurrera luzapenen ordua iritsi zen, guztira 4 jokatu ziren. Beraiek denbora guztian zonakako defentsa egin ziguten, beraiek gu baino falta iritsi baiziren. Guk ez genuen ongi aprobetxatu alderdi hau. Talde bakoitzak ederki zigortzen zuen bestea, akats bat egiten zuenean. 3-4 lortzen zenean beste taldearen erreakzioa etortzen zen, eta honela 3 luzapenak izan ziren.

4. eta azkenengoan, guk bi 3ko jaurtiketekin jarraian 6 puntuko aldea lortu genuen eta nahiz eta jaso genuen 4-0 partziala abantaila hori ongi kudeatu genuen. Azkenean gainera falta egitera etortzen ziren eta guk asmatu egin genuen, nahiz eta partiduan zehar 20 jaurtiketetan huts egin.

Esan behar da 4 luzapenetan (beste 20 minututan) 38-42 partziala izan zela, beraz, ez genuen bi taldeok defentsa gogorra egin…

Asteburu honetan, igandeak 20, arratsaldeko 18:00tan, momentuz ligako talderik onenaren aurka dugu. Lidertzan oso sendo dagoen Atletiko San Sebastian, partida bat bakarra galduta. Lerro hauen bitartez dei egiten diogu zaletuei animatzera etortzeko eta ea gauzak zail jartzen dizkiogun guztion artean aurkariei.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: Xabi Aldalur(-), Lur(-), Jakes(19), Jabi(10), Unai(6), Irulegi(8), Ibarguren(4), Merketegi (32), Etxaniz (11), Beñat(20), Zabarte (-).