Garaipen berri bat Txikerrarentzat (44-23)

img

Lehen bi laurden onak eginaz, garaipena lortu zuen Txikerra ISBk Askatuak Urdin-en kontra. Historia askorik gabeko partida, joko ikusgarri gabe eta taldeak lan erritmo falta duela agerian utziz. Larri ez ibiltzeko nahikoa eginda, garaipena.

Larunbatean hainbat entrenatzaile bat etorri ziren gauza batean: Txikerrako jokalariak ez daude zentraturik. Egia esan normala da aurreko asteetan gertatu direnak gertatuta. Azterketak, errekuperazioak, errekuperazioen errekuperazioak, partidarik gabeko zubia, hutsune gehiegi eduki dituen entrenamendu ahulak… horri adinarekin duten hormonen oreka eza gehitzen baldin badiogu… saskibaloian ondo jokatzea ia ezinezkoa da.

Txikerrari gizateria guztiari gertatu zitzaion berbera pasa zitzaion. Diferentzia bakar batekin, nahikoa seriotasun erakutsi zuela lehen bi laurdenetan partida erabakita uzteko. Defentsa sendo bat eta korrika eginez markagailuan alde handia zabaldu zuten. Donostiarrek ez zuten gaizki jokatu, ezta gutxiago ere, baina maila hauetan diferentzia fisikoak abantaila handia eman diezazuke eta Askatuak Iraurgikoengandik urrun daude. 12-5 eta 18-9ko partzialak eginda Txikerra 16 puntuko aldearekin iritsi zen atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan eta espero zitekeen moduan, jokoa askoz ere trinkoagoa bihurtu zen. Kontzentrazioa galdu zuten etxekoek eta gauzak errazak zail bihurtu zituzten. Defentsako oldarkortasuna desagertu egin zen eta kontrarioaren aurrean egotearekin konformatu ziren jokalariak. Erasoan erabaki txarrek eta uztai ondoan asmatu ezinak puntu eskasia handi batera eraman zuen taldea. Askatuak erosoago ibili zen eta minutu askoan partidako jabe egin zen, baina uztaira begira ere ez zen fin ibili. 8 eta 5 eta 6 eta 4 izan ziren hirugarren eta laugarren laurdeneko partzialak.

Datorren astean bigarren itzulia hasiko da eta espero dugun taldea eguneroko laneko normaltasunera itzuli ahal izatea. TAKE izango da aurkari larunbatean, goizeko 09:30tan, Azkoitian.

Segi lanean.

SASKIRATZAILEAK: Javi (4), Jon, Xabi, Eneko (4), Ander (8), Markel, Joseba (10), Manex (8), Jakes (6), Axel (4)