Bederatzigarren garaipena jarraian Moviltek-entzat (23-49)

img

Partaidetzako kadeteek euren bolada onarekin jarraitzen dute. Larunbatean, Bergaran, fase honetako bigarren garaipena eskuratu zuten, denboraldiko bederatzigarrena orotara. Bigarren laurden bikain batek partida erabakita utzi zuen atsedenaldirako.

Jexusen neskek ez dute euren lana moteltzen eta astez aste garaipenak batzen jarraitzen dute. Larunbatean Bergarari tokatu zitzaion taldearen bolada ona jasan behar izatea.

Iraurgikoak ez ziren fin hasi eta partidari nahi zioten erritmoa ezartzea kosta egin zitzaien. Bergara partidaren jabe egin zen lehen laurdeneko minutu askoan eta gure nesken defentsaren oreka eza errentagarri bihurtu zuten, Moviltek-ekoak laguntzetan gaizki ibili zirelako eta defentsako errebotean ere ez zirelako fin ibili. Hala ere, Kristinak lortutako saskiratze bati esker lehen laurdena Iraurgikoentzat izan zen: 13-15.

Bigarren laurdena izan zen garaipenaren giltza. Bergarakoek kontzentrazioa galdu eta Iraurgikoek azkar asko aprobetxatu zuten egoera partidaren jabe egin eta markagailuan alde egiteko. 0 eta 12kopartzial batek oso ondo bideratuta utzi zuen garaipena.

Hirugarren laurdena zentzugabekeri hutsa izan zen eta bi taldeek euren aurpegirik txarrena erakutsi zuten. Bergarak bere jokoa aurkitu gabe jarraitu zuen eta Moviltek-ek gainbehera ikaragarria jasan zuen. Erasoko hutsek defentsako lan ona zaborretara botatzen zuten eta bertaratutakoek aspertu galanta hartu zuten. 2 eta 4ko partziala Iraurgirentzat, emakumezkoen saskibaloiaren historiara pasako ez den laurden batean.

Azken laurdenean baina, Moviltek-ek bere jokorik onena berreskuratu zuen erasoan. Laura Bastidaren (8 puntu jarraian) eskutik saskiratzeak erraz lortzen hasi ziren. Defentsan ere sendo jarraitu zuten eta horrek erasoan lasaitasun gehiago eman zien. 8 eta 18ko partziala gure neskentzat.

Badirudi gure partaidetzako kadeteek ez dutela bolada onarekin amaitu nahi. Moviltek (9) eta Iragaz (11) dira oraingoz porrotik ezagutzen ez duten klubeko taldeak.

Boladak jarrai dezala!!

Egurre Neskak!!!!