IRAURGI ISB TOPAKETA

img

Urtarrilaren 2 eta 3an alebin (2005) mailakoendako Topaketa-ren edizio berri bat ospatuko da.

Denboraldi honetan, klubak alebin mailan jarri du bere esfortzua buru belarri eta urteroko legez Topaketaren edizio berri bat antolatzea erabaki du. Beste behin, gure laguntzaileen lanari esker aurrera atera ahal izan da klubarentzat harro sentitzeko modukoa den txapelketa hau. Harro, klub askoren agendetan derrigorrezko zita batean bihurtzea lortu dugulako.
Lehiaketak bi multzo edukiko ditu bai mutilei dagokienez eta baita neskei dagokienez ere, eta modu honetara gelditu da banatuta:
MUTILAK:
A multzoa: Iraurgi SB “B” / San Ignacio (Nafarroa) / Easo SBT / Tabirako (Bizkaia) / Agustinos Eras (Leon)
B multzoa: Baskonia (Aravba) / Ordizia KE / Iraurgi SB “A” / Ointxe Arrasate / Balmaseda (Bizkaia)
NESKAK:
A multzoa: Iraurgi SB “A” / Ointxe Arrasate / Balmaseda (Bizkaia) / San Viator (Araba) / Agustinos Eras (Leon)
B multzoa: Tabirako (Bizkaia) / Ordizia KE / San Ignacio (Nafarroa) / Iraurgi SB “B” / Easo SBT
Hiru lekutan jokatuko dira partidak, guztiak ere Azpeitian: Urola Ikastolan, Betherrak-en eta txapelketaren erdigunea izango den Azpeitiko kiroldegian.
Mundu guztia animatu nahi dugu txapelketatik pasa eta etorkizuneko saskibaloi jokalarien trebeziez goza dezaten. Nork daki, baliteke urte batzuen buruan, egun hauetan txapelketa jokatuko duen baten bat goi mailan ikusi ahal izatea. Zergatik ez?
Giro ona ziurtatua dago.