Goiz bat Amurrion

  • Eskola
  • 2016/01/02
  • Javier Zurbano
img

Gure txikienak Amurriora jo zuten saskibaloi goiz bikain batekin gozatu ahal izateko. Arabarrek bikain hartu gintuzten eta Iraurgirentzako plazen handia da Aiaraldeako herria bisitatu ahal izatea.

Gure klubeko partaide txikienek goiz handia bizi izan zuten eta kantxa gainean Iraurgiren arrastoa uzten amaitu zuten. Mota hauetako elkartrukeetan emaitzari buruz hitz egitea absurdoa da eta ez dugu egingo. Guztiek egin zituzten gauza onak eta kiroltasunez jokatu zuten. Teknifikazioko gure taldeentzat oso garrantzitsuak dira mota hauetako zitak, lehiaketek gure entrenatzaileek erakusten dietena praktikan jarrai ahal izateko aukera ematen dietelako.

Zaraobek urteak daramatza saskibaloi munduan eta Iraurgik egiten duen modura, saskibaloiaren hazte prozesuari sekulako garrantzia ematen diote. Gainera, Arabako saskibaloian sekulako errespetua irabazi dute, puntan dagoen kluba ez bada ere, titulu gutxi irabazi baditu ere eta txapelketa nazionaletan parte hartu ez badu ere, Aiaraldeko neska-mutilek saskibaloiaz gozatzeko egiten duten lan eskergak horretarako baimena ematen baitie.

Langileak izateaz gain jende jatorra da oso. Euren lagunen lagunak dira eta aukera duten oro erakusten dute. Nahiz eta Iraurgirekin duten harremana duela oso gutxikoa den, beti izan da dotorea, adeitsua eta adeitasunez beterikoa. Partaide bakoitzak egundoko litxarreria poltsa, bokadiloa eta zukua eduki zuen. Eta entrenatzaile bakoitzarentzako eduki zuten gazta eta Txakolin botilak aho zapore bikainarekin utzi zituen guztiak.

Beraien bisitaren zain sekulako gogoarekin gelditzen gara.

Eskerrik asko Zaraobe!!!!!!