Kastigu handiegia Añares Rioja ISBrentzat

img
Royo gaur ere garrantzitsu bere taldearentzat

Spar Gran Canariak haizea hartu du Iraurgi SBren aurka aise irabazita, lehen zatian asko sufritu eta bigarren zatian asko gozatu ondoren.

Urtea aldatzearekin bat Añares Rioja ISBk 2015aren amaieran eman zuena baino gerra pixka bat gehiago ematea espero zuen. Baina zorteak ez du bere alde jarri nahi eta lehen zatian Spar Gran Canariaren aurka lehiatu eta hau sustatzeko kapaz izan bada ere, bigarren zatian, eta batez ere azken minutuetan guztiz gaindituta aurkitu da.
Egia da azken bi sailkatuak jokatzen zutela, baina gaurkoa ez zen bat ere partida erraza Iraurgi SBrentzat. Batetik Roselis Silvaren baja garrantzitsua izan duelako. Venezuelakoa ez da garaiz iritsi paper kontu batzuk tarteko eta Joseba Lizarraldek bere jokalari onena gabe egin behar izan dio aurre partidari. Eta bestetik, etxekoek goitik behera aldatu dutelako taldea salbazioaren bila eta opor egun hauek ondo etorri zaizkielako taldeago sentitzeko eta hobeago bihurtzeko kontzeptuak komunean jartzeko. Eta Taysha Pye edo Taru Tuukkanun bezalako fitxaketak egin baldin baditzakezu, hori beti da errazagoa.
Hala ere, Marina Markovic eta Marita Davydovarekin gidari Añares Rioja ISBk ahoa bete hortz utzi du etxeko taldea partida hasieran. Kanariarrak ito dituzte eta gainetik pasa dira jendeari Emakumezkoen Lehen Mailan zer esana eman nahi dutela erakutsita. 8 puntuko abantaila izatera ere iritsi dira, baina bigarren laurdenean, Stejskalova protagonista moduan, etxekoek partidaren gidoia aldatzea lortu dute. Sufrituta, baina partidari buelta eman diote eta Añaresek eutsi nahi izan duen arren, atsedenaldira iritsi aurreko azken minutuan 6 eta 0ko partziala eskuratuta lasaiago joan dira aldageletara (44-36).
Eta bigarren zatian iritsi da etxekoen haize bolada. Ordura arte desagertuta ibili den Taysha Pyek hartu du partidaren gidaritza, Evers taula azpiko jaun eta jabe bihurtu da (15 errebote) eta Añaresek ez zuen bere lekua topatzen erasoan. Gutxika-gutxika kanariarren abantaila handitzen joan da, gipuzkoarrak momentuka bakarrik funtzionatzen zutelako. Saiatu dira iraurgikoak partidan bizirik mantentzen baina ez dute lortu beraien jokoa trinkoa izan zedin eta ordaintzen amaitu dute, Kanaria handikoek guztia kastigatu baitute. Partida erabat apurtuta, aldeak gora egin du bakarrik, kantxa gainean ikusi denerako gehiegizko 95 eta 64 batera iritsi arte.
Spar Gran Canariak hartu du beraz taula azpiko taldeei presio pixka bat sartuz bide batez. Añares Rioja ISBk bien bitartean lehiakortasunaren bidea berreskuratzea bilatuko du eta hori jasotako puntu kopurua jaistetik etorriko da.
Saskiratzaileak: (16-20/28-16/27-18/24-10)
SPAR GRAN CANARIA: Stejskalova (14), Tineo (9), Evers (6), Markovic (14), Pye (22) – Cáceres, Rodríguez, Royo (11), Kamara (8), N. Rodríguez (3), Coulibaly (4), Tuukkanen (4).
AÑARES RIOJA ISB: Arregi (10), Uria (9), Lizarazu (11), Davydova (15), Markovic (17) – Epelde, Bereziartu, Etxeberria, Zubizarreta (2), Astigarraga, Gurrutxaga, Larrañaga.