Txikerra laugarren Bartzelonan

img

Zorte ezberdina eduki zuten Safa Claror Txapelketaren XXII edizioa jokatzera joandako bi talde infantilek. Neskak multzoen fasean gelditu ziren kanporatuak eta mutilek laugarren postuan amaitu zuten txapelketa. Bertaratutako guztiek ederki disfrutatu zuten esperientzia bikain honekin.

Kirol mailan esperientzia erraza ez zela izango guztiek zekiten. Parte hartzaileen kirol maila altuak, multzoen fasetik aurrera egiteko, gure infantilek barruan zuten onena atera beharko zutela argi utzi zuen.

Neskek zorte txarra eduki zuten lehen partidan Sabadellen aurka (74-70). Talde barruan garrantzia handi duten bi jokalarik min hartu zuten eta Artola eta Camposen taldearentzat kolpe gogorra izan zen hori. Hala eta guztiz ere, taldeak duen karakterra atera zuen, lehiakor agertu zen eta partida irabazteko puntuan egon zen.

Bigarren partidan, Joviat-en aurka, defentsako lanean jarraikortasun ezak eta uztaira begira efikazia faltak, zorte txarrarekin lagunduta, azken minutuetan jasotako porrot mingarri batera eraman zituen (63-61).

Hirugarren eta azken partidan, Sant Adria ahalguztidunaren aurka, Iraurgikoek segituan jaitsi zituzten besoak eta bi laurdenetan bakarrik izan ziren aurkaria urduritzeko kapaz.

Pena bat garaipen bat lortu ezin izana, baina batzuetan, horrelakoak gertatzen dira. Gure neskek zuten guztia eman zuten kantxan eta hirutik bi partidatan oso lehiakor izan ziren.

Txikerrak Manresaren aurka (51 eta 59) egin zuen debuta, Kataluniako jokalari “fabrika” garrantzitsuenetako baten aurka. Markagailuan bizirik mantentzen jakin izan zuen, bere momentuaren zain. Azken bost minutuetan, defentsan erakutsitako jarrera bikainak garaipena eman zion taldeari.

Bigarren partidan, FCB Lassaren aurka (80-43), atsedenaldira arte eutsi zuten, baina gero, kataluniarrak gainetik pasa zitzaizkien. Culeek erakutsitako defentsa itogarria izan zen. Bi taldeen arteko diferentzia ikaragarria zen, baina hala ere, taldeak erasoan gauza politak erakutsi ahal izan zituen.

Safa anfitrioien aurka (49-66) partidaren kontrola eskuratzea kosta zitzaien. Nahiz eta partida hasiera oso intentsua izan zen, etxekoek hartu zuten aginte makila eta minutu askoan Iraurgiren ohiko jokotik oso urrun ibili ziren. Atsedenaldiaren ondoren, eta defentsako lan eskerga bati esker, markagailuan alde egitea lortu zuten eta azken minutuetara alde nabarmenarekin iritsi ziren. Garaipen honekin, multzoko bigarren sailkatu moduan, final-erdietarako pasea lortu zuten.

Joventuten aurkako partida (76-52), agian, txapelketako onena izan zen. Defentsan oso intentsu eta aurpegi galanta erakutsiz erasoan, gorputzak aski da esan zuen arte eutsi zieten kataluniarrei. Badalonakoek errespetuz tratatu zituzten gipuzkoarrak eta txapelketako partidarik onenetako bat ikusi ahal izan zen. Fisikoki eta teknikoki duten nagusitasuna erakutsi zutenean, Joventutekoek alde egin zuten markagailuan partida guztiz apurtuz.

Hirugarren eta laugarren posturako borroka, Granollersen aurkakoa, inpotentziaz beteriko partida bat izan zen. Nahi eta ezin. Bi orduko atsedena bakarrik eduki zuten (bazkari orduarekin) eta ahala ere taldeak zuen guztia eman nahi izan zuen kantxan, baina apenas izan zuten indarrik. Kontrarioak atseden gehiagorekin iritsi ziren partidara eta igarri egin zen.

Txikerraren txapelketa bikaina beraz. Euren sabaia zein urrun egon daitekeen konturatzeko balio izan die guztiei. Argi dago, lan kalitatea hobetuz gero, denboraldi amaieran gauza oso politez hitz egiteko gaitasuna edukiko duela taldeak. Jarrera ona erakutsi zuten txapelketan eta horregatik eman zieten “fair play” saria.

Safa Claror klubari eskerrak eman antolakuntzan jasotako tratu bikainarengatik. Taldeen gainena egon ziren une oro beharrak asetzen. Lan talde jatorra eta txapelketa bikaina, bai jauna.

Eskerrik asko SAFA!!!!!