Davydova asteko bostekoan aurrenekoz

img
Davydova jaurtiketa libreen marran

Mann Filterren aurka denboraldiko partidarik borobilena burutu zuen Añares Rioja ISBko errusiarrak eta 30eko balorazioarekin amaitu zuen.

Manna Filterren aurkako partidak aho zapore gazi-gozoarekin utzi zigun. Gazia beste porrot bat jasan zuelako Añares Rioja ISBk eta egindako lan ikaragarriak ez zuelako, beste behin, saririk jaso. Baina gozoa ere bai, taldeak azken partiduetan izan ez zuen lehiakortasuna berreskuratu zuelako eta Marita Davydova handi bat ikusteko aukera eduki genuelako ere bai.
Errusiar pibotak Iraurgin dagoenetik partidarik borobilena osotu zuen. Izan dira partida onak Davydovak egindakoak, Ferrolen edo Kanaria Handian egin zituenak bezala, baina atzoko zenbakietara ez da orain arte iritsi. 19 puntu, 15 errebote, 2 asistentzia, txapela 1 eta 7 jasotako falta; guztira 30eko balorazioa. Sekulako zenbakiak dira eta IDK Gipuzkoako Cierra Bravardek bakarrik gainditu ditu.
Davydova izan da taldearen hirugarren euskarria orain arte, eta garrantzitsua litzake, amestutako lehen garaipenaren bila, bere zenbakiak oraindik eta gehiago potolatuko balitu. Orain arte denboraldian 11’5 puntu eta 8’9 errebote batu ditu bataz beste, 11’1eko balorazioa lortzeko. Ligako bosgarren errebotatzaile onena dugu eta aste honetan erakutsi du uztai azpiko erregina ere bihur daitekeela.
Zorionak Marita!!