Garaipena Caldereria Pako ISBrentzat lehiaketara bueltan

img

Larunbat arratsaldean jokatutako partidan Caldereria Pako ISBk etxetik kanpo irabazi zuen Hernani KEren aurka 53 eta 66.

Partida hasieratik Caldereria Pako ISBkoak oso kontzentraturik irten ziren eta intentsitate handiz jokatzeko asmoz. Honek bere fruituak eman zituen eta markagailuan agintzen hasi ziren. Nahiz eta erasoko jokaldietan gehiegi asmatu ez, defentsako lana orokorrean ona zen. Eta modu honetara, laurden amaieran 13 eta 22koa erakusten zuen markagailuak.

Bigarren laurdena ere oso antzerakoa izan zen eta hiruko bati esker partidan zehar izango zuten alde handiena lortu zuten (19-34, 15. minutuan). Etxekoek defentsa aldatu eta zonakakoan jarri ziren eta horrek Iraurgikoen erasoa trabatu zuen. Hala ere, 10 puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira kanpokoak: 26 eta 36.

Hirugarren laurdenaren hasiera ez zen txarra izan berez, baina erasoan edukitako bi akatsek Caldereria Pakoko jokalarien arreta galtzea ekarri zuen. Gainera Hernanikoak kanpotik asmatzen hasi ziren eta 10 eta 1eko partziala eginda puntu bakarrera gerturatu ziren (36 eta 37, 24. minutuan). Iraurgikoak hala ere ez ziren zoratu eta poliki-poliki lehen zatiko sentsazio onak berreskuratzen hasi ziren eta partziala bueltatu zieten etxekoei: 1 eta 14 eta 14ko aldea markagailuan (37-51).

Azken laurdenean Hernanik arriskatu egin zuen bere defentsa gogortuz eta falta pertsonalekin ordaindu zuen. Horrek jaurtiketa libreen marrara eraman zuen kanpoko taldea maiz eta aldea ondo kudeatzea lortu zuen Iraurgik, partidaren amaierara 53 eta 66 iritsiz.

Hurrengo partida, larunbatean 9tan, Atletico San Sebastianen bigarren talde juniorraren aurka.