Bigarren faseko lehen garaipena Zurtentzat

img

Iraurgiko neskek hirugarren laurdenean lorturiko partzial izugarri bati esker eskuratu zuten garaipena.

Kere eta Aitorren neskek zortzigarren minutura arte itxaron behar izan zuten alde nabarmena lortu ahal izateko markagailuan. Ordura arte gure neskak aurretik joan ziren, baina ez lasai ibiltzeko abantaila nahikoarekin. Egia esan, ez talde batek ez eta besteak ere ez zuen lan ona egin defentsan.

Zurt itzali egin zen bigarren laurdenean: erasoan izugarri gaizki, defentsan bigun eta erreakziorako ahalmenik gabe. STLk berdin jarraitu zuen lanean eta Iraurgikoen deskonexioa aprobetxatu zuen markagailuan aurretik jartzeko. 5 behera aldageletara.

Baina atsedenaldiaren ondoren taldeak izaera eta indarra atera zuen. Defentsa bikain estutu zen eta erasoan hirukoek kemena eman zieten gure neskei, Marguellok 27na berdindu zuen partida eta hortik aurrera taldea aldendu egin zen. STLk ez zuen lortu etxekoak geldiaraztea eta dinamika txar batean sartu ziren. Lehen pertsonan bizi behar izan zuen Zurten denboraldiko eraso erakustaldi handiena.

Laugarren laurdenaren hasieran neskek egindako esfortzua ordaindu zuten. STL egin zen partidaren kontroldun eta partida amaitzeko bi minuturen faltan 7 puntura gerturatu ziren, baina orduan etxekoek erreakzionatu ahal izan zuten eta defentsa estutu zuten berriz. Erasoan ere ondo asmatu zuten jaurtiketa aproposenak egiterako orduan eta azken partzialean ere irabazle irten zen.

Zurt Taberna ISB 55 – 41 STL Bilintx

Partzialak: 17-11 / 2-13 (19-24) / 22-5 / 14-12

ZURT ISB: Amubieta (20), Marguello (14), De Jesús (4), Zabaleta, Jauregi, Goenaga (13), Soraluze (2), Lizaso, Madariaga (2)