Bijota garaile Hondarribiri bere “bisitan” (35-43)

img

Aldaketa batek Partdaitzeko Infantil mailako neskek Azpeitiko kiroldegian bisitari moduan joka zezaten ekarri zuen. Aurrera ateratako partida, baina lan asko egin eta gero, oso neurketa lehiatua izan baitzen.

Nahiz eta fisikoki aldea nabarmena izan, Bijotako neskek ez ioten anbizioari muzin egin eta hasierako saltotik topera jokatu zuten. Beraien defentsa oldarkorrak baloi asko lapurtzera eraman zituen eta “etxekoek” behartu gabeko akats pila egiten amaitu zuten. Erasoan baina, eta maila hauetan gertatu ohi den moduan saskira begirako bataz bestekoak ez ziren onegiak izan eta nahiz eta aukera garbiak eduki ez zuten gehiegi asmatu.

Lehen bi laurdenetako partzialak 5-8 eta 7-12koak izan ziren eta 8 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira Iraurgikoak, nahiz eta partida oraindik zabalik zegoela nabari zitekeen.

Aldageletatik bueltan “etxekoen” irteera kaxkarra aprobetxatu zuen Bijotak 2 eta 9ko partzial batekin partida guztiz apurtuz. Hondarribik baloi asko galtzen jarraitzen zuen eta saski azpian ere ezin asmatu zebilen. Baina azken minutuan hiru eraso jokaldi on lotu zituen eta markagailua estutu zuen. 8 eta 11ko partziala Iraurgirentzat eta abantaila nahikoa azken laurdena lasai antzean jokatu ahal izateko (+11).

Gure neskak oso kontzentraturik irten ziren berriz ere kantxara eta Hondarribiri zein erritmotan jokatu behar zuen erakutsi zion beste behin. Hondarribitarrak ezinean, garaipen aukerak guztiz uxatzen zirela ikusi behar izan zuten. Hala ere, beste azken minutu bikain batek markagailua zertxobait txukuntzen lagundu zien eta baita partziala irabaztea ere (15-12).

Bijotak modu bikainean hasi du bigarren fasea.

Bolada onak jarrai dezala!!