Iragazek lider moduan amaitu du lehen fasea (59-27)

img

Beñat Aldalurren neskek estutasunik gabe atera zuten aurrera lehen faseko azken neurketa. Bera Bera DBNk apenas sortu zuten arazorik eta atsedenaldiaren ostera arte itxaron behar izan genuen berdintasun pixka bat ikusteko jokoan.

Donostiarrek galdurik hasi zuten partida. Iragazek segituan eskuratu zuen partidaren kontrola eta markagailuan lehen aldeak hartzen hasi zen, izan ere defentsako lan oso ona egin zuten. Lehen partziala 16 eta 4ko izan zen eta hori erasoan lortutako bataz bestekoak ez zirela onak izan. Bisitarien lehen puntua zazpigarren minutuan iritsi zen, Azpeitira ia iritsi ere ez ziren seinale.

Bigarren laurdenean Iragaz zapalgailu batean bihurtu zen eta jokoaren fazeta guztietan nagusitasun osoa erakutsi zuen. 18 eta 0ko partzialak argi utzi zuen donostiarren erreakziorako aukera eza. +30 gure neskentzat eta atsedenaldirako partida guztiz erabakita.

Atsedenaldiaren ondoren erlaxazioa iritsi zen etxeko taldera. Partida erabakita zegoela eta Beñaten neskek lasaitasunez hartu zuten defentsako lana. Bera Bera DBNk defentsa zerbait estutu zuen eta erasoan ere pixka bat asmatzen hasi zen, baina espiritu handiegirik gabe eta lanean jarraikortasun handirik gabe. Iragazek partida amaiera lasaia eta erlaxatua eduki zuen. 15-12 eta 10-11 izan ziren bigarren zatiko partzialak.

Errendimenduzko kadete mailako nesken balantzea oso positiboa da. Guztira 13 garaipen eta porrot bakarra txapelketako lehen fase honetan. Lehen postuan amaitu dute baina euskal Liga ezin jokatu geldituko dira, nahiz eta hori lehiaketa hasi aurretik bazekiten. Iragazeko jokalari asko Euskal Ligako kadeteekin lanean ari dira eta partida baten edo besten ere beraiekin jokatu ahal izan dute.

Zorionak eta hurrengo fasean Gipuzkoako onenak izateko lanean jarraitzera.

Egurre Iragaz!!!!