Decoramiken erabateko garaipena (65-25)

img

Partaidetzako infantil mailako neskek modu bikainean hasi dute bigarren fasea. Nagusitasun osoz gailendu ziren Bera Bera Albistur talde donostiarraren aurka, lehen laurdenean partida apurtuz.

Decoramik motibazioz josita irten zen kantxara. Lehen fase bikain bat egin eta gero (7-1), bigarren postuan amaitu zuten eta bigarren fase honi hasiera onena emateko gogoz defentsan sendo agertu ziren, markagailuan segituan alde eginez. Donostiarrak hotz irten ziren kantxara eta gogor ordaindu zuten, Decoramikek kontraerasoekin zigortu baitzituen behartu gabeko beraien akatsak. 21 eta 8ko partziala gure neskentzat.

Bigarren laurdenean berdin jarraitu zuten defentsan eta 12 eta 1eko beste partzial batek argi utzi zuen garaipenak ez zuela Azpeititik alde egingo. Donostiarrek ala ere, erasoko jokaldi on batzuei esker markagailua pixka bat txukuntzea lortu zuten (14-7).

Atsedenaldiaren ondoren partidak indarra galdu zuen. Emaitza dagoeneko erabakita, gure nesken defentsako intentsitatea jaitsi zen eta donostiarrek erasan errazago jokatzeko aprobetxatu zuten, baina uztaira begira ez ziren bat ere fin ibili eta bi laurden hauetan ere galtzaile irten ziren: 12-4 eta 18-6 Decoramikentzat.

Bigarren fase hasiera bikaina. Orain hazten jarraitzeko lanean segi beharra dago.

Egurre Decoramik!!!!