Moviltekek bere menderaezintasuna galdu du Eskoriatzan (38-19k

img

Bigarren laurdenean sufritutako sekulako kolapso batek garaipen aukerarik gabe utzi zituen partaidetzako kadete neskak. Ideiak desagertuta, inor ez zen kapaz izan taldea funtzionarazteko. Eskoriatza nagusi izan zen hiru laurdenetan eta merezimendu osoz lortu zuen garaipena.

Nahiz eta partida oso zentraturik eta erasoko jokaldiak modu onean amaituz hasi (6 eta 12ko partzialak erakusten duen moduan), gerora taldeak guztiz galdu zuen tokia eta bigarren laurdenean sekulako errepasoa jasan zuen. Defentsa oso txarra izan zen eta erasoan ez zuten aukera bakar bat ere eduki saskira begira jartzeko, Jexuxen neskentzat behartu gabeko akatsak gurutze-bidea izan ziren. 20 eta 2ko partziala etxekoentzako, atsedenaldira sekulako pozarekin joan zirelarik.

Atsedenaldiaren ondoren ere hondamendiak jarraitu zuen jokoaren aspektu guztietan. Zorionez etxekoak ere ez ziren bat ere fin ibili erasoan eta horri esker porrota ez zen handiagoa izan. 6 eta 1 eta 6 eta 4 izan ziren partzialak.

Argi dago gure neskek ez zutela arratsalde on bat eduki eta etxekoek aprobetxatzen jakin izan zuten.

Ligak jarraitu egiten du, lehen partida galtzeak min ematen du, baina oraindik partida garrantzitsuak daude etortzeke. Hau ahaztu eta lanean jarraitu beharra dago.

Egurre Moviltek!!!!